Datorren Jubilatu Asterako lekua hartzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 24a

Gure Pakea elkarteak martxoaren 9tik 15era antolaturiko ekintzen zikloaren baitan, zenbait otorduetarako izena emateko garaia da.

Urtero moduan, Gure Pakea elkarteak Jubilatu Astea antolatu du martxoaren 9tik 15era. Askotariko ekintzak tartekatu dituzte egitarauan; txapelketak, bazkariak, txango edota hitzaldi bana... “Animatu parte hartzera” egin dute gonbita.

Otorduetarako izen-ematea eta ordainketak, martxoaren 2a baino lehen bideratu beharko dira.

Jubilatu Astea
Martxoak 9, astelehena
10:30
Toka.
16:00 Tutea.

Martxoak 10, asteartea
10:30
Igel-jokoa.
16:00 Musa.

Martxoak 11, asteazkena
10:30
Punttuan.
16:00-17:00 Elikadurari buruzko hitzaldia.

Martxoak 12, osteguna
09:00
Martxa eta hamaiketakoa.
Eguerdian, bazkaria Aginaga sagardotegian. Prezioa: 30 euro.

Martxoak 13, ostirala
10:30
Botea.
16:00 Eskoba.

Martxoak 15, igandea
14:00
Bazkaria Aginaga sagardotegian.
Prezioa: 35 euro.

Oharra: ordainketak egiteko azken eguna, martxoaren 2a.
Antolatzailea: Gure Pakea jubilatuen elkartea.