Negua liburutegian

Xake festaren eta mikroipuin tailerraren ondotik, martxoko hitzorduei begira Sutegin

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 25a

Argazkiak: Sutegi udal liburutegia.

Sutegi udal liburutegia ekitaldien eskaintza oparo betean da. Martxoa amaierara arte, hainbat ekintza antolatu ditu iragan asteburuko saioen ondotik.

Ipuin kontaketa saioa eta bi solasaldi programatuak ditu Sutegi udal liburutegiak ate joka dugun martxorako. Iragan asteburuan antolaturiko bi saioen ondotik datoz hurrengo ekintzok. Izan ere, xake festa egin zuten iragan ostiralean, jarduera horretan trebatzen hasi baita jada trebatuak daudenentzat ere. Biharamunean, mikroipuin idazketa tailerra antolatu zuten. Idoia Torregarai Martija aritu zen bideratze lanetan.

Negua liburutegian
Martxoak 2, astelehena
18:30 XXVII. gaztelerazko solasaldia. "Herman Melvilleren "Bartleby, el escribiente" liburua aztertuko da.
Bideratzailea: Ana Merino.
Oharra: liburua eskuragarri, liburutegian bertan.

Martxoak 16, astelehena
17:30 Irakurketa solasaldia. Mintzagai izango duten liburua, Yolanda Arrietaren "Txokolategia" izango da. Eskuragarri Sutegi Liburutegian.
Nori zuzendua: 12 urtetik gorakoentzat. 

Martxoak 26, osteguna
18:00 Lur Kortaren ipuin kontaketa saioa, 3-4 urteko haurrentzat eta euren guraso edo zaintzaileentzat.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.