Usurbil F.T.-ren larunbateko txapelketetan izena emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 25a

Mende erdia betetako futbol taldeen bilguneak gazteei nahiz helduei zuzenduriko txapelketen eguna antolatu du larunbatean, otsailaren 28an frontoian. Izen-emateko azken eguna da gaurkoa.

Sortu zeneko 50. urtemuga ospatzeko ziklo betean da Usurbil F.T. Aurtengoan antolaturiko ekintzetako baten berri duzue segidan. Izan ere, ping-pong eta futbolin txapelketak antolatu dituzte otsailaren 28an Usurbilgo frontoian. 10-16 urte arteko gazteek nahiz 17 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute ekimenotan. Izen-emateko azken egunak dira honako hauek. Asteazken hau duzue, izena emateko azken eguna.

Usurbil F.T.-k 50 urte: ping-pong eta futbolin txapelketak
Eguna:
otsailak 28, larunbata.
Tokia:
Usurbilgo frontoia.

17:00-19:30 Gazteak (10-16 urte artekoentzat):
1. saria: kopa, Usurbil F.T.-ko sudadera eta kamiseta.
2. saria: kopa eta Usurbil F.T.-ko bufanda.
3. saria: Usurbil F.T.-ko txapela.
Prezioa: doan.

20:30-23:00 Helduak (17 urtetik gorakoentzat):
1. saria: txapela eta marisko bandeja bana.
2. saria: bi lagunentzako otordua Patri jatetxean.
3. saria: Zumitza baserriko sagardo kaxa.
Prezioa: 5 euro, egunean bertan.

Izen emateko azken eguna: otsailaren 25a.
Izena emateko moduak:
-Telematikoki: Usurbil F.T.-ren txapelketak

Oharrak:
-Futbolin txapelketa binaka eta ping-pong-ekoa bakarka jokatuko da.
-Ordainketa egunean bertan izango da.
-Parte-hartzaile bakoitzak trago bat izango du txapelketaren barne.
-Parte hartutako gazte guztien artean, Anoeta futbol zelairako bi sarrera eta Realaren kamiseta zozketatuko dira.

Antolatzailea: Usurbil F.T.