Bi bertso saio eta kantu-jira bat izango ditugu abiatzear dugun asteburuan. Hasteko, ostiral honetan, otsailaren 27an, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko du Zubietak, etxean bertan, Yoko-Garbi elkartean. Lasartekoekin lehiatuko dira.
Horrez gain, beste bertso saio bat antolatu du Aginagako Eliza Zaharra Elkarguneak larunbatean, hilaren 28an; lehenbizi erromeria, eta gero, bertso-afaria. Txartelak aurrez eskura ditzakezue.
Bi saio horien artean, hileroko azken larunbateko kantu-jira egingo du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak larunbat eguerdian, hilaren 28an, herrian barrena.
Bertsoz eta kantuz blaituriko asteburua
Otsailak 27, ostirala
20:30 Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako lehen kanporaketa saioa Zubietako Yoko-Garbi elkartean, Zubieta eta Lasarteko taldeen artean. Zubietako taldekideak:
-Bertsolariak: Unai Azpiroz Iztueta, Asier Azpiroz Iztueta eta Aitor Larreta Arruti.
-Gai jartzailea: Maialen Iñarra Arregi.
-Epailea: Ane Aranburu.
-Ordezkaria: Asier Azpiroz Iztueta.
Otsailak 28, larunbata
12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Aginagako Eliza Zaharrean:
18:00 Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin giroa berotzeko. Sarrera, doan.
21:00 Bertso-afari ederra eta hiru bertsolari handi kantuan: Andoni Egaña, Xabat Illarregi eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Ibai Esoain.
Menua: iberikoak, patea, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskia parrilan, Eceizako pasteltxoak, kafea eta kopa.
Sarrera: 30 euro. Arrate Ostatuan eta usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.