#M8

Musikaz eta jan-edan goxoekin girotu dute, 36. Lilatoi osteko tartea

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 1a

Pintxo pote musikatuarekin girotu dute Artzabalen igande eguerdi honetan, Donostiako 36. Lilatoi osteko tartea.

Giro ederrean egin da igande goiz honetan, martxoaren lehenean, Donostian antolaturiko 36. Lilatoia. Gogoan izan, herriko 85 emakumeek parte hartu dute, Martxoaren 8aren atariko lasterketa ezagunean.

Giro eder horrek ekimenaren ostean ere Usurbilen bertan izan du jarraipena. Emakumeon Etxetik iragarria zuten moduan, pintxo pote musikatua egin dute eguerdi partean Artzabalgo atarian. Giro eguzkitsua lagun, jan-edan goxoarekin, Anukek eta Elenek girotu dute otordu tarte hau. Bertan izan dira, Lilatoian parte harturiko hainbat herriko lasterkari.

Ekimena, Martxoaren 8ra begira Usurbilgo Mugimendu Feministak iragarritako deialdietako bat izan da, baina ez bakarra. Adi, datozen hitzorduei:

Martxoaren 8a Usurbilen
Martxoak 5, osteguna
10:20 Pankarta tailerra Udarregi ikastolan.

Martxoak 6, ostirala
08:25 Udarregiko erdiko aretoan kazerolada eta irakurketa.
10:20 Udarregiko zelai urdinean eta zezen plazan, patxanga feminista.
17:00-20:30 Autodefentsa feminista tailerra Emakumeen Etxean. Maitena Monroyk bideraturikoa.
Izen-ematea: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.

Martxoak 7, larunbata
10:00-14:30 Autodefentsa feminista tailerra Emakumeen Etxean.
18:00 "Ordenaren kontra, desobedientzia feminista" solasaldia Potxoenean.
19:00 Poteo desobedientea frontoitik.
21:00 Afari feminista autogestionatua Askatasuna plazan. Bingo musikatua.
Jarraian, pintxada kolektiboa.

Martxoak 8, igandea
12:30 "Beste mundu bat feminismotik" manifestazioa Mikel Laboa plazatik. Amaieran, ekitaldia.
17:30 Proiekzioa Emakumeen Etxean.

Antolatzailea: Usurbilgo Mugimendu Feminista.