Ipuin kontaketa saioa eta bi solasaldi programatuak ditu Sutegi udal liburutegiak abiatu berri dugun hilabete honetarako. Lehenengo hitzordua, astelehen honetarako, martxoaren 2rako antolatu dute; gaztelerazko solasaldia.
Negua liburutegian
Martxoak 2, astelehena
18:30 XXVII. gaztelerazko solasaldia. "Herman Melvilleren "Bartleby, el escribiente" liburua aztertuko da.
Bideratzailea: Ana Merino.
Oharra: liburua eskuragarri, liburutegian bertan.
Martxoak 16, astelehena
17:30 Irakurketa solasaldia. Mintzagai izango duten liburua, Yolanda Arrietaren "Txokolategia" izango da. Eskuragarri Sutegi Liburutegian.
Nori zuzendua: 12 urtetik gorakoentzat.
Martxoak 26, osteguna
18:00 Lur Kortaren ipuin kontaketa saioa, 3-4 urteko haurrentzat eta euren guraso edo zaintzaileentzat.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.