Hemen da, 22. Soinurbil Musika Astea

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 2a

Aste eta erdiko iraupena izango duen, martxoaren 4an hasi eta hilaren 15era arte luzatuko den 22. Soinurbil zikloa antolatu du Zumarte Musika Eskolak Udalarekin batera. Ohi bezala, musika ardatz, askotariko formatuetako ekitaldiak izango ditugu egunotan. Lehen hitzordua, asteazkenerako, hilaren 4rako iragarri dute; Martxoaren 8ari lotutako Zumarteko abesbatzen kontzertua Sutegin.

22. Soinurbil Musika Astea
Martxoak 4, asteazkena
18:30 Zumarteko abesbatzen kontzertua Sutegiko auditorioan. 
Zehaztasunak: "Emakumeen Egunari keinu eginez, Zumarte Musika Eskolako Kantu teknikako ikasleek, Zumarte Txiki eta Zumarte Gazte abesbatzek, emakume konposatzaileek sorturiko kantu-obrekin kontzertua eskainiko dute".

Martxoak 6, ostirala
17:30 Musas y fusas taldea-Tum Tum Clap Zumarteko ganbaran.
Zehaztasunak: "gorputzeko perkusioak norbanako gisa garatzeko aukera ematen digu, komunikaziorako eta adierazpenerako, askatasunean garatzeko, gure autoestimua handitzeko eta nola ez, gure bizi-pozarako ere. Erritmoa eta mugimenduan oinarritutako beroketa, erritmo eta talde-kohesioko hainbat jolas egingo ditugu. Oso dinamikoa eta parte-hartzailea izango den gorputzeko perkusio-koreografia bat ikasiko dugu urratsez urrats".
Adina: 4-8 urte bitartekoei zuzendurikoa.
Sarrerak: gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman.

Martxoak 9, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore elizan, Joan Luis Atxegaren eskutik.
Zehaztasunak: "Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dugu".

Martxoak 11, asteazkena
18:30 Hernaniko musika eskolarekin trukea Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "
Hernani Musika Eskola Publikoa herriko musika-irakaskuntzaren erreferentea da azkeneko 40 urteetan. Adin eta maila guztietako ikasleei zuzendutako eskaintza zabala du, musikaz gozatzeko eta ikasteko aukera emanaz. Emanaldi honetan abesbatza, txistu taldea, jazz taldea eta saxofoi taldea aurkeztuko dizkigute. Zumartetik txikien abesbatzak, triki-pandero taldeak eta txikien gitarra taldeak parte hartuko dute".
Sarrerak: Musika Eskolan. 
Oharra: apirilaren 29an, Zumarteko ikasleek Hernanin eskainiko dute kontzertua, 18:30etan Biteri kultur etxean.

Martxoak 12, osteguna
18:30 Zumarteko talde instrumentalen kontzertua Aginagako Eliza Zaharrean. 


Martxoak 13, ostirala
19:00 Hugo Silveira Quartet Mikel Laboa plazan.
Zehaztasunak: "
Hugo Silveira Quartet honako musikariek osatzen dute: Carlos Velasco musikaria gitarran elektrikoan, Naldo Gomes brasildarra perkusio-baterian, Pablo Zarate baxu elektrikoan eta Hugo Silveira, gitarra eta ahotsa.

Konpositore brasildarrak Hugo Silveira Quartet bere proiektua aurkeztuko du, Brasilgo erritmoak jazz, funk eta rock eraginekin uztartzen dituen konposizio berria. Bere errepertorioak Brasilgo konpositore berrien eta artista ospetsuen bertsio interesgarrien belaunaldiak ere biltzen ditu".


Martxoak 14, larunbata
11:30 Gora Musika! Dantzan, Zubietako frontoian.
Zehaztasunak: "Sorgin bat, Tartalo eta Basajaun geratuak dira Marirekin jolasteko. Bidean, euren gorputz eta arropekin barre egiten duten hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte eta ondorioz, beraien itxurak zalantzan jartzen dituzte. Hortaz, kritikak jasotzen dituzten heinean, magiaren bitartez haien gorputza aldatzen dute, gaur egungo kanonetan oinarrituz. Ostean, guztiz aldatuta iristen dira Mari ezagutzera. Berak ez ditu ezagutzen, haserretu egiten da eta haiekin jolastu nahi ez. Berraztertzen dute egoera eta magiaren bidez, lehen zeuden modura itzultzen dira. Orain, Mari pozik dago bere lagunak ezagutzen dituelako eta elkarrekin dantzatzen dute".
Sarrerak: 8 euro, usurbilkultura.eus plataforman.

18:30 Basabi taldea: "Oma" Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Oma lanean, Basabik osagai berri bat txertatu du, taldearen hastapen folkloriko eta klasikoenetatik urrunduz: elektronika. Ordubetez, soinu-paisaia berriak miatuko dituzte, gizakiak kanpoko eremuetan izan duen esku hartzea irudikatzeko. Euskal Herriko Urdaibaiko biosferaren erreserban dagoen Oma bailaratik (Kortezubi) hartu dute izena; bailara horretako basoa oso ezaguna da Agustín Ibarrolak egindako lanagatik. Kontzertu hau artista haren lanaren eskutik egingo da, eta haren-horma irudiak inguratuko ditu bertaratuak, pieza berritzaile honen soinu-diseinuari lagunduz".
Taldekideak:
Biolina : Iñigo Coto/Biola: Marina Barredo/Txeloa: Belen Fernandez/Txalaparta: Txomi Dhers eta Sergio Lamuedra/Bideo Instalazioa: Paula Segura/Eszenografia: Jon Begiristain. 
Sarrerak: 8 euro, usurbilkultura.eus webgunearen bidez.

Martxoak 15, igandea
12:00 Berako musika banda kalean.
Zehaztasunak: "Berako Musika Banda 2000ko hamarkadaren lehen urteetatik aurrera egonkortuta dagoen taldea da. Usurbilgo kontzertua Aitor Mitxelenak zuzenduko du".

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.