#M8

"Autodefentsa feministaz erantzungo dugu"

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 5a

Martxoaren 8ra begirako lehen ekimenean parte hartu dute Udarregi ikastolan. Ostegun goiz honetan eginiko tailerraren baitan, ondoko irudiotako pankarta prestatu dute.

Ate joka dugu Martxoaren 8a. Abian dira prestaketa eta girotze hitzorduak Usurbilen ere. Irudiotakoa duzue horren adibideetako bat. Ostegun goiz honetan, martxoaren 5ean egin dute, Udarregi ikastolako erdiko aretoan.

Pankarta tailerra deitua zuten, Usurbilgo mugimendu feministak egunotarako antolaturiko ekintzen zikloaren baitan, iragarria zegoen moduan. Auzolanetik ondoko aldarridun baliabidea sortu dute, Martxoaren 8ko Emakumeen* Nazioarteko Egunera begirakoa. Mezu argi batekin osatu dute pankarta: "Autodefentsa feministaz erantzungo dugu".

Ekimen gehiago antolatuak dituzte ostiral goizerako, hilaren 6rako; kazerolada, manifestuaren irakurketa, patxanga feminista....

Hemen, Martxoaren 8ra begira datozen hurrengo deialdien berri:


Martxoaren 8a Usurbilen
Martxoak 6, ostirala
08:25 Udarregiko erdiko aretoan kazerolada eta irakurketa.
10:20 Udarregiko zelai urdinean eta zezen plazan, patxanga feminista.
17:00-20:30 Autodefentsa feminista tailerra Emakumeen Etxean. Maitena Monroyk bideraturikoa.
Izen-ematea: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.

Martxoak 7, larunbata
10:00-14:30 Autodefentsa feminista tailerra Emakumeen Etxean.
18:00 "Ordenaren kontra, desobedientzia feminista" solasaldia Potxoenean.
19:00 Poteo desobedientea frontoitik.
21:00 Afari feminista autogestionatua Askatasuna plazan. Bingo musikatua.
Jarraian, pintxada kolektiboa.

Martxoak 8, igandea
12:30 "Beste mundu bat feminismotik" manifestazioa Mikel Laboa plazatik. Amaieran, ekitaldia.
17:30 Proiekzioa Emakumeen Etxean.

Antolatzailea: Usurbilgo Mugimendu Feminista.