Harri Herri saioa aurkeztu dute Saizarren

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 5a

Laugarren denboraldi honetan, 32 harri-jasotzaile hartuko dute parte "Harri Herri" saioan, 16 emakumezko eta 16 gizonezko. Lehen saioa martxoaren 30 izango da ikusgai. Emakumezkoen final apirilaren 27an izango da, gizonezkoena, aldiz, maiatzaren 4an. 

Laugarren urtez jarraian, EITB-k "Harri Herri" saioaren aurkezpena egin du. Aurten, txapelketaren babesle de Saizar sagardotegian egin dute aurkezpena, eta bertan, Joseba Urkiola EITB Mediako kirol zuzendaria, Iñaki Lertxundi Saizarreko ordezkari, eta hainbat, kapitain eta harri-jasotzaile gerturatu dira: Karmele Gisasola, Joxe Ramon Iruretagoiena kapitainak, eta Ainitze Zumeta harri-jasotzailea, besteak beste. 

Urkiolak iragarri duenez, aurten 32 harri-jasotzailek hartuko dute parte txapelketan, 16 emakumezko eta 16 gizonezko. Partaideak zortzi taldetan banatuko dira, lau talde emakumezkoenak eta beste lau gizonezkoenak. Lehenengo lau saioak taldeek haien arten lehiatuko dituzten finalerdiak izango dira, eta azkeneko biak finalak; emakumezkoena apirilaren 27an, eta gizonezkoena maiatzaren 4an. Dena den, saioak gehienak grabaturik daude, baina iragarri dutenez larunbat honetan Etxabarriko frontoian izango dira finalak. 

Hauek izango dira "Harri Herri" saioko taldeak: 

Ergobia Taldea: Karmele Gisasola kapitaina izango da, eta harri jasotzaileak Maddi Gesalaga, Ane Antxutegi, Leire Olea eta Elene Ostolaza izango dira. 

Ibiur Taldea: Aroa Sanchez izango da kapitaina, eta harri jasotzaileak Patricia Martin, Lierni Osa,  Ane Cestau eta Naroa Arruti izango dira. 

Mollarri Taldea: Kapitain gisa Estitxu Almandoz ibiliko da, eta harri jasotzaileak Olaia Esnaola, Ainitze Zumeta, Malen Morandeira, eta Maddi Salterain izango dira. 

Ulia Taldea: Udane Ostolaza arituko da kapitain lanetan, eta harri jasotzaileak Estefania Etxebesta, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria izango dira.  

Albizuri Taldea: Luis Mari Telleria izango da kapitaina, eta harri jasotzaileak Alex Merlo, Mikel Lopetegi Urra, Jon Gisasola eta Oskar Aguas. 

Etxauri Taldea: Joseba Ostolaza kapitaina izango da, eta harri jasotzaileak Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imano Royo  Lartain izango dira.

Igeldo Taldea: Kapitan gisa Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II ibiliko da, eta harri jasotzaileak Jon Unanue Goenatxo III, Oier Azpeitia, Gorka Etxeberria eta Aratz Zubeldia izango dira.

Laukariz Taldea: Jose Antonio Gisasola Zelai  arituko da kapitain lanetan, eta harriak jasotzen Xabier Aranburu Guzta Hodei Iruretagoiena Izeta IV  Xabat Olaizola eta Eneko Bilbao.