#M8

Martxoaren 8ari eskainitako asteburua izango dugu

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 6a

Hainbat ekimen antolatu ditu Usurbilgo mugimendu feministak igandera arte. Martxoaren 8rako manifestazioa deitu dute herrian barrena.

Usurbilgo mugimendu feministak hainbat hitzordu deitu ditu egunotarako. Lehenengoak ostegun eta ostiral goiz honetarako, martxoaren 5erako eta 6rako hurrenez hurren, Udarregi ikastolan. 

Emakumeon Etxean, bestalde, bi eguneko autodefentsa tailer feminista antolatu dute. Izena aurrez eman beharko da. Horrez gain, martxoaren 7an, solasaldi, poteo edota afari girotuarekin egunpasa iragarri dute. Azkenik, mobilizazio nagusia igande eguerdirako deitu dute, hilaren 8an bertan herrian barrena egingo den manifestazioarekin. Amaieran ekitaldia egingo da. 

Martxoaren 8a Usurbilen
Martxoak 6, ostirala
08:25 Udarregiko erdiko aretoan kazerolada eta irakurketa.
10:20 Udarregiko zelai urdinean eta zezen plazan, patxanga feminista.
17:00-20:30 Autodefentsa feminista tailerra Emakumeen Etxean. Maitena Monroyk bideraturikoa.
Izen-ematea: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.

Martxoak 7, larunbata
10:00-14:30 Autodefentsa feminista tailerra Emakumeen Etxean.
18:00 "Ordenaren kontra, desobedientzia feminista" solasaldia Potxoenean.
19:00 Poteo desobedientea frontoitik.
21:00 Afari feminista autogestionatua Askatasuna plazan. Bingo musikatua.
Jarraian, pintxada kolektiboa.

Martxoak 8, igandea
12:30 "Beste mundu bat feminismotik" manifestazioa Mikel Laboa plazatik. Amaieran, ekitaldia.
17:30 Proiekzioa Emakumeen Etxean.

Antolatzailea: Usurbilgo Mugimendu Feminista.