Amaiera girotua izan du, igande honetako, martxoaren 8ko manifestazioak. Usurbilgo mugimendu feministak prestaturiko adierazpena plazaratu ostean, kantuan eta dantzan borobildu dute hitzordua.
Anuk eta Elene aritu dira, lehenik, kantuan. Gero, Orbeldi dantza taldeak eginiko gonbitarekin bat egin dute belaunaldi ezberdinetako herriko emakumeek.
Elkarrekin, eskutik helduta, borobilean, bat egin dute irudiotan ikus dezakezuen moduan.