Soinurbil

Elizako organoa ezagutzeko aukera gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 9a

Zumartekoen 22. Soinurbil Musika Astearen baitan, Salbatore elizako organoaren erakustaldia antolatu dute astelehen honetan, martxoaren 9an.

Zumarte Musika Eskolako ahotsek, abesbatzek eman zieten hasiera 22. Soinurbil Musika Asteari iragan astean. Musas y fusas taldearen "Tum Tum Clap" emanaldia programatu zuten baita.

Ziklo horretako gainerako ekitaldiak aste honetarako antolatu dituzte; lehenengoa, astelehen honetarako, martxoaren 9rako. Salbatore elizako organoa ezagutzeko aukera izango da, Organoaren Lagunak taldeko kide Joan Luis Atxegaren eskutik.

Segidan duzue deialdi horren nahiz egunotarako antolaturiko gainerako ekitaldien berri:

22. Soinurbil Musika Astea
Martxoak 9, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore elizan, Joan Luis Atxegaren eskutik.
Zehaztasunak: "Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dugu".

Martxoak 11, asteazkena
18:30 Hernaniko musika eskolarekin trukea Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "
Hernani Musika Eskola Publikoa herriko musika-irakaskuntzaren erreferentea da azkeneko 40 urteetan. Adin eta maila guztietako ikasleei zuzendutako eskaintza zabala du, musikaz gozatzeko eta ikasteko aukera emanaz. Emanaldi honetan abesbatza, txistu taldea, jazz taldea eta saxofoi taldea aurkeztuko dizkigute. Zumartetik txikien abesbatzak, triki-pandero taldeak eta txikien gitarra taldeak parte hartuko dute".
Sarrerak: Musika Eskolan. 
Oharra: apirilaren 29an, Zumarteko ikasleek Hernanin eskainiko dute kontzertua, 18:30etan Biteri kultur etxean.

Martxoak 12, osteguna
18:30 Zumarteko talde instrumentalen kontzertua Aginagako Eliza Zaharrean. 


Martxoak 13, ostirala
19:00 Hugo Silveira Quartet Mikel Laboa plazan.
Zehaztasunak: "
Hugo Silveira Quartet honako musikariek osatzen dute: Carlos Velasco musikaria gitarran elektrikoan, Naldo Gomes brasildarra perkusio-baterian, Pablo Zarate baxu elektrikoan eta Hugo Silveira, gitarra eta ahotsa. Konpositore brasildarrak Hugo Silveira Quartet bere proiektua aurkeztuko du, Brasilgo erritmoak jazz, funk eta rock eraginekin uztartzen dituen konposizio berria. Bere errepertorioak Brasilgo konpositore berrien eta artista ospetsuen bertsio interesgarrien belaunaldiak ere biltzen ditu".


Martxoak 14, larunbata
11:30 Gora Musika! Dantzan, Zubietako frontoian.
Zehaztasunak: "Sorgin bat, Tartalo eta Basajaun geratuak dira Marirekin jolasteko. Bidean, euren gorputz eta arropekin barre egiten duten hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte eta ondorioz, beraien itxurak zalantzan jartzen dituzte. Hortaz, kritikak jasotzen dituzten heinean, magiaren bitartez haien gorputza aldatzen dute, gaur egungo kanonetan oinarrituz. Ostean, guztiz aldatuta iristen dira Mari ezagutzera. Berak ez ditu ezagutzen, haserretu egiten da eta haiekin jolastu nahi ez. Berraztertzen dute egoera eta magiaren bidez, lehen zeuden modura itzultzen dira. Orain, Mari pozik dago bere lagunak ezagutzen dituelako eta elkarrekin dantzatzen dute".
Sarrerak: 8 euro, usurbilkultura.eus plataforman.

18:30 Basabi taldea: "Oma" Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Oma lanean, Basabik osagai berri bat txertatu du, taldearen hastapen folkloriko eta klasikoenetatik urrunduz: elektronika. Ordubetez, soinu-paisaia berriak miatuko dituzte, gizakiak kanpoko eremuetan izan duen esku hartzea irudikatzeko. Euskal Herriko Urdaibaiko biosferaren erreserban dagoen Oma bailaratik (Kortezubi) hartu dute izena; bailara horretako basoa oso ezaguna da Agustín Ibarrolak egindako lanagatik. Kontzertu hau artista haren lanaren eskutik egingo da, eta haren-horma irudiak inguratuko ditu bertaratuak, pieza berritzaile honen soinu-diseinuari lagunduz".
Taldekideak:
Biolina : Iñigo Coto/Biola: Marina Barredo/Txeloa: Belen Fernandez/Txalaparta: Txomi Dhers eta Sergio Lamuedra/Bideo Instalazioa: Paula Segura/Eszenografia: Jon Begiristain. 
Sarrerak: 8 euro, usurbilkultura.eus webgunearen bidez.

Martxoak 15, igandea
12:00 Berako musika banda kalean.
Zehaztasunak: "Berako Musika Banda 2000ko hamarkadaren lehen urteetatik aurrera egonkortuta dagoen taldea da. Usurbilgo kontzertua Aitor Mitxelenak zuzenduko du".

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.