Gazte Eguna

Gazte Eguneko afaritarako txartelak eskuratzeko azken txanpa

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 10a

Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak larunbat honetarako, martxoaren 14rako antolaturiko Gazte Eguneko afaritarako txartelak eskuratzeko azken egunak dituzue honako hauek.

2026ko Usurbilgo Gazte Eguna larunbaterako, martxoaren 14rako antolatu du Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak.

Lau hitzordu izango ditu egun horrek. Goizean hasiko dute Artzabalgo gazte lokalean, "kulturgintzan ekin" tailerrarekin. Saioa, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdiko kideekin antolatu dute. Gogoan izan, 2024ko abenduan jakinarazi moduan, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak sustaturiko Joan Mari Torrealdai bekaren bigarren deialdiko proiektu irabazlea izan zen "EHZ 1996-2026: herri bat zuzenean" izenekoa.

Arratsalde partean izango du segida Gazte Egunak. Bueltan izango ditugu Iruñeako San Ferminetako Peña Alegriako kideak. Haiekin poteo girotua antolatu dute. Poteo horren ostean, afaritarako bilduko dira Askatasuna plazan. Otordurako txartelak eskuratzeko azken eguna izango da asteazken hau, martxoaren 11.

Azkenik, gauerditik aurrera, kontzertu gaua antolatu dute:

Gazte Eguna
Martxoak 14, larunbata
11:30 "Kulturgintzan ekin" tailerra, EHZko kideekin, Artzabalgo gazte lokalean.
17:30 Poteo girotua Iruñeako Peña Alegriako kideekin.
20:30 Afaria Askatasuna plazan. Txartelak Aitzagan eta Txirristran salgai, martxoaren 2tik 11ra.
00:00 Kontzertuak: Bisaiak, Nafarroa 1512, Dj Adarrak.
Antolatzaileak: Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanblada, EHZ.