Jon Begiristain izango da Super Amara Bera Berako entrenatzaile berria

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 11

Hurrengo bi denboraldietarako sinatu du kargua Begiristainek. 

Jon Begiristain Agirrek (Urdaiaga, 1985) hurrengo bi denboraldietarako sinatu du Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko lehenengo entrenatzailea izateko. Begiristainek 2023-2024 denboralditik darama taldeko bigarren entrenatzaile izaten, Imanol Alvarezen aginduetara, baina Alvarezek denboraldi bukaeran taldearen zuzendaritza utziko du, eta Begiristainek hartuko du haren kargua. Denboraldiaren amaieran izango da aldaketa. 

Gaur egun, bigarren entrenatzaile izateaz gain, Zilarrezko mailan aritzen den taldeko entrenatzailea da, eta harrobiarekin koordinatzaile lanak ere egiten ditu. 

Lehen urratsak Usurbilen

Begiristainek Usurbilen hasi zuen eskubaloiko ibilbidea, jokalari gisan. Martin Larrañagak entrenatzaile lanak egiteko esan zion, eta ondorioz, Usurbil, Zarautz, Bidasoa, eta Bera Beran aritu da entrenatzaile lanetan.