6. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioa
Ordua: 09:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: ekainaren 14an egingo den 6. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioako ibilbidea ezagutu eta prestatzeko aukera martxoaren 15ean, Irati Larrañaga mendiko lasterkari eta herrikidearen gidaritzapean. "12 kilometroko ibilbidea lasai-lasai" egiteko aukera. Ohartarazi dutenez, ez da dutxa zerbitzurik egongo. "Edonori zuzendua. Animatu!", egin dute gonbita.
Futbola Haranen
12:00 Infantil neskak F-8: Usurbil FT B-Elgoibar CD
12:00 Infantil neskak F-8: Usurbil FT-Aloña Mendi KE
16:15 Jubenil mutilak, 1. maila: Usurbil FT B-Pasaia KE B
18:30 1. erregional mutilak: Usurbil FT B-Lengokoak KE