24. Korrika

Bertso tailerraren ondotik, Korrikarako girotzea igandean Santuenean

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 13a

Bart, Usurbilgo korrika batzordeak antolatuta ikasleek bertsoetaz ikasteko aukera izan zuten: bertsolaritzaren inguruko ikastaroa, bertso saioa eta mokadua izan zuten. 



AEK-k antolatuta, bertsoaren inguruko eguna izan zuten bart ikasleek, Potxoeneako ganbaran. Lehenik, bertsoaren oinarriak zein diren eta nola egituratzen den azaldu zieten ikasleei: errimatzerako orduan nola errimatu behar den (B-G-R-D eta K-P-T), neurri handien eta txikien arteko desberdintasuna (10-8 eta 7-6), eta bukaeran, bertso bat osatzen jarri zituzten. 

Horren ostean, bertso saio batez gozatzeko aukera izan zuten Potxoenean bertan. Hiru bertsolarik hartu zuten parte: Aitor Agirre Usurbilgoak, herrikide izan baina sortzez Zumarragakoa den Uxue Fernandezek eta bere anai Antton Fernandezek. 

Saioa bukatzean, mokadua egin zuten Andazpe elkartean. 

Girotzea Santuenean
24. Korrika badator! Sei egun baino ez euskararen aldeko lasterketa Zuberoako Atharratzetik abiatzeko, hamabi egun gure artera heltzeko. Girotze lanak abian dira Usurbilen. Ostegun honetako bertsogintzan trebatzeko tailerraren ondotik, euskararen aldeko lasterketa girotzen segitzeko aukera izango da igande honetan, martxoaren 15ean Santuenean. 17:00etan hasita, auzoko frontoian girotze arratsaldea iragarri dute; "auzoa apaindu, Korrikako bingoa, dantza...".

Santuenea Kultur Elkartetik jakinarazi dutenez, martxoaren 25ean euskararen aldeko lasterketa auzotik igarotzerakoan, "lekukoa eramateko aukera izango dugu". Kultur elkarte horretako bazkide izan eta Korrikaren lekukoa eraman nahi dutenek martxoaren 17ra arteko epealdia dute izena emateko, bideotatik: santueneake@gmail.com / 621 09 56 44.

24. Korrika

Martxoak 9-13, astelehenetik ostiralera
16:20-16:40 
24. Korrika laguntzeko Udarregi ikastolako LH6-koen elkartasun azoka Agerialdeko frontoian.
Salgai izango dituzten produktuak: 24. Korrikarako dortsalak, tokiko produktuez hornituriko otar ederra nahiz sorpresak zozketatzeko errifak, "Ni Naiz"-eko motxilak, karterak, belarritako txikiak eta handiak...


Martxoak 15, igandea
17:00 Korrika girotzeko ekintzak Santueneako frontoian: auzoa apaindu, Korrikako bingoa, dantza... Martxoaren 25ean, lekukoa eraman nahi  duten Santuenea K.E.-ko bazkideek izena eman dezakete bideotatik, martxoaren 17a baino lehen: 621 09 56 44, santueneake@gmail.com. Izena emandakoen artean zozketa egingo dute.
Antolatzailea: Santuenea K.E.

Martxoaren 16ra arte
NOAUA! K.E.-ren izenean 24. Korrikaren lekukoa eraman nahi duten bazkideentzako izen-emateko deialdia, bideotatik: 943 360 321 / elkartea@noaua.eus . Hilaren 16an, izena emandakoen artean bat hautatuko dugu.

Martxoak 19, osteguna
24. Korrika Zuberoako Atharratzetik abiatuko da martxoaren 19an. Korrikaren hasiera festara joateko autobus zerbitzua.
Abiatzeko ordua:
 08:00etan Usurbilen, 8:15ean Lasarte-Orian.
Itzulerako ordua: 17:30etan Atharratzetik abiatu.
Izen-ematea: txartelak 17 eurotan euskaltegietan, martxoaren 13ra arte.
Antolatzailea: Usurbilgo Etumeta AEK eta Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegiak.

Martxoak 24, asteartea
Arratsaldez, Korrika Txikia Udarregi ikastolan.

Martxoak 25, asteazkena
Egun osoan zehar, Udarregin Korrika Festa.
13:37-14:47
 24. Korrika Usurbildik.
Hasiera: Zubietako hipodromoko zubia (1784. kilometroa).
Amaiera: Aginagako Mapil ingurua (1.794 kilometroa).
Distantzia: 11 kilometro.
17:00 Frontoian txokolatea eta bizkotxoak.
Arratsaldean, Korrika Txikia Zubietan.

Martxoak 26, osteguna
19:00 Imanol Epelderen "Zerbait sartu zait begian" Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: ""ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez.. Eszenan artista bakarra, pantaila eta musika...  Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN".
Sarrerak: 6 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Usurbilgo Korrika Batzordea eta Usurbilgo Udala.

Martxoak 28, larunbata
12:00 Korrikari eskainitako kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

Martxoak 29, igandea
18:00 23. Laburbira Sutegin.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.

Oharra: petoak salgai Etumeta AEK euskaltegian eta Udarregiko azokan. Eskuratu agortu baino lehen.