ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitua dute Hego Euskal Herrian martxoaren 17an, gutxieneko soldata hemen erabaki. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 1.500 euro. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko" aldarripean.
Datorren greba eguna herriratzen aritu da azken asteotan Usurbilen osatu duten batzordeak, herritarrak informatu eta hilaren 17ko deialdirako girotzen aritu dira udalerria.
Adi, lau egun baino ez dira falta greba orokorrerako. Larunbat honetan, martxoaren 14an, greba orokorra babesteko herri argazkia ateratzeko hitzordua finkatu dute.
Horrez gain, hilaren 17rako mobilizazioen zerrenda zehaztu dute jada. Segidan duzue hitzordu horien berri.
Usurbilgo greba batzordeak martxoaren 17ko mobilizazio egunarekin bat egiteko deia egin du. "Goizean goizetik abiatuko da deialdien egitaraua. Herrian egingo dira lehen mobilizazioak herritarrek parte hartzeko", aurreratu diote hedabide honi Usurbilgo greba batzordeko kideek.
"Denok atera gaitezen kalera. Antolatuko ditugun eguneko deialdietan parte hartzeko" gonbita egin digute greba batzordeko kideek.
#M17 Greba orokorra
Martxoak 14, larunbata
13:30 Herri argazkia Dema plazan.
Martxoak 17, asteartea
05:30 Piketeak Mikel Laboa plazatik.
08:30 Kale bira frontoitik.
09:00 Elkarretaratze zaratatsua Mikel Laboa plazan.
11:30 Manifestazioa Donostiako Anoeta futbol zelai paretik.
19:00 Eskualdeko manifestazioa Lasarte-Oriako Okendo plazatik.
Deitzailea: Usurbilgo greba batzordea.