"Kulturgintzan ekin" tailerra egin dute Gazte Egunari hasiera emateko. EHZ-k, Udalak, Kulturguneak eta Aztarrika Gazte Asanbladak lankidetzan aipatutako tailerra antolatu dute. EHZ festibaleko koordinazio lan taldeko Kattina Haran Razin eta Aitor Servier etorri dira Usurbilera festibalaren nondik norakoak azaltzeko: lan taldeak, udaletxeekin harremanak, enpresekin harremanak... Horren ostean, kasu praktiko bat jarri diete Aztarrika asanbladako gazteei. Bertan, festibal bat zerotik sortzen erakutsi nahi izan diete. Horretarako, jarraitu beharreko pausuen orriak banatu dizkiete, eta gazteek ordenatu behar zituzten.
Ostean, paper guztiak ordenean jarrita, benetako kasu bat egitera gonbidatu dituzte gazteak: zer egin, tokia, lan taldeak...
Dena den, saioa Gazte Eguneko hasiera baino ez da izan. Jarraian Gazte Eguneko gainerako egitaraua:
17:30 Poteo girotua Iruñeako Peña Alegriako kideekin.
20:30 Afaria Askatasuna plazan.
00:00 Kontzertuak: Bisaiak, Nafarroa 1512, Dj Adarrak.