#M17

Astearteko greba egunarekin bat egiteko deia

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 14a

Usurbilgo Greba Batzordeak martxoaren 17ko greba orokorrerako mobilizazioen hitzorduak zehaztu ditu jada. Haiekin bat egiteko deia egin dute, larunbat euritsu honetan, frontoian ateratako argazkiaren bidez.

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitua dute Hego Euskal Herrian datorren asteartean, martxoaren 17an, gutxieneko soldata hemen erabaki. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 1.500 euro. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko" aldarripean.

Datorren greba eguna herriratzen aritu da azken asteotan Usurbilen osatu duten batzordeak, herritarrak informatu eta hilaren 17ko deialdirako girotzen aritu dira udalerria.

Hiru egun baino ez dira falta greba orokorrerako. Larunbat honetan, martxoaren 14an, greba orokorra babesteko argazkia atera dute ondoko herritar taldeak, frontoian, "M17 greba orokorra. LGS 1.500 euro. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko", aldarriaren bueltan. Eskuartean zeramaten, Usurbilen antolatu diren mobilizazioak iragartzen dituen kartela.

Izan ere, Usurbilgo greba batzordeak zehaztua du hilaren 17rako mobilizazioen zerrenda. Usurbilgo greba batzordeak martxoaren 17ko mobilizazio egunarekin bat egiteko deia egin du. "Goizean goizetik abiatuko da deialdien egitaraua. Herrian egingo dira lehen mobilizazioak herritarrek parte hartzeko". Horregatik, "denok atera gaitezen kalera. Antolatuko ditugun eguneko deialdietan parte hartzeko" gonbita egin digute greba batzordeko kideek.



#M17 Greba orokorra
Martxoak 17, asteartea
05:30 Piketeak Mikel Laboa plazatik.
08:30 Kale bira frontoitik.
09:00 Elkarretaratze zaratatsua Mikel Laboa plazan.
11:30 Manifestazioa Donostiako Anoeta futbol zelai paretik.
19:00 Eskualdeko manifestazioa Lasarte-Oriako Okendo plazatik.

Deitzailea: Usurbilgo greba batzordea.