Soinurbil

Brasilgo erritmoak ekarri dizkigu Hugo Silveira Quartet taldeak

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 15a

Brasil eta hango doinu zein erritmoak ekarri ditu aurtengo 22. Soinurbil Musika Asteak.

Brasil, Zumarte Musika Eskolak eta Udalak antolaturiko 22. Soinurbil Musika Asteko herrialde gonbidatua izan dela esan daiteke. Bertako doinu eta errimoak ekarri dizkigu behintzat, Hugo Silveira Quartet taldeak.

"Brasilgo erritmoak jazz, funk eta rock eraginekin uztartzen dituen konposizio berria. Bere errepertorioak Brasilgo konpositore berrien eta artista ospetsuen bertsio interesgarrien belaunaldiak ere biltzen ditu".

Taldeko kide dira proiektuari izena emandako Hugo Silveira konpositorea bera (gitarra eta ahotsa), Carlos Velasco musikaria gitarran elektrikoan, Naldo Gomes brasildarra perkusio-baterian eta Pablo Zarate baxu elektrikoan.


Ostiralean eskaini zuten emanaldia. Izatez hilaren 13ko saioa Mikel Laboa plazan egitekoa zuten, baina eguraldia tarteko, Askatasuna plazara lekuz aldatu zuten hitzordua.