Zumarte Musika Eskolak Usurbilgo Udalarekin lankidetzan urtero antolaturiko Soinurbil Musika Astea Euskal Herriko udalerri bateko banda gonbidatuta borobiltzen du. Aurtengo 22. edizioa ez da horren salbuespena izan.
Oraingo honetan, Nafarroako Bera udalerriko musika banda gonbidatu dute udalerri honetara. Igande eguerdi hau, martxoaren 15ekoa girotu dute. Aitor Mitxelena da banda horren zuzendaria. 2000. hamarkada hasieratik egonkortua den musika taldeak agurtu du aurtengoz, Zumarteren Soinurbil zikloa.