Yolanda Arrietaren "Txokolategia" mintzagai, liburutegiko gaurko irakurketa solasaldian

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 16a

Irakurketa solasaldia antolatu du Sutegi udal liburutegiak astelehen honetarako, martxoaren 16rako.

Asteotarako antolaturiko ekitaldi zikloaren baitan, astelehen honetan, martxoaren 16an, irakurketa solasaldia antolatu du Sutegi udal liburutegiak 12 urtetik gorakoentzat. Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren "Txokolategia" liburua izango dute mintzagai, 17:30etan hasiko den saioan.

Itxiera egunak
Ezohiko astea izango dugu abiatu berri dugun hau, greba eta jaiegunak tarteko. Liburutegian ere nabariko dute. Udal-langileen gehiengoak astearte honetarako, martxoaren 17rako deitua dagoen grebarekin bat egin ostean, udal zerbitzuak itxita egongo dira bihar, baita, honenbestez, udal liburutegia ere.

Horrez gain, hilaren 19an ere Sutegi udal liburutegia itxita egongo da. Martxoaren 20an goizez irekiko dute soilik, 10:00etatik 13:00era. Martxoaren 21ean ere, larunbatez, liburutegia itxita egongo da.

Negua liburutegian
Martxoak 16, astelehena
17:30 Irakurketa solasaldia. Mintzagai izango duten liburua, Yolanda Arrietaren "Txokolategia" izango da. Eskuragarri Sutegi Liburutegian.
Nori zuzendua: 12 urtetik gorakoentzat. 

Martxoak 26, osteguna
18:00 Lur Kortaren ipuin kontaketa saioa, 3-4 urteko haurrentzat eta euren guraso edo zaintzaileentzat.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.