Bigarren greba astea dute medikuek gaurtik

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 16a

Estatutu propio baten alde, greba aste bana deitu du medikuen sindikatuak otsailetik ekainera. Penintsulako beste hainbat herrialdeetan deitutako grebekin bat egin du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.

"Estatutu propio baten alde" aldarripean, ekainera arte deitutako bigarren greba astea deitu du Euskadiko Sendagileen Sindikatuak astelehen honetan hasi, martxoaren 16an eta hilaren 20ra arte. Egunotarako hainbat manifestazio deitu dituzte gainera Osakidetzaren lurralde osoan zehar; haietako hainbat, Donostian:
-Martxoak 16, astelehena: 18:00etan Bulebarretik.
-Martxoak 17, asteartea: 07:30etan Donostia ospitaletik.
-Martxoak 18, asteazkena: 11:00etan elkarretaratzea Donostia ospitalean.
-Martxoak 20, ostirala: 07:30etan manifestazioa Donostia  ospitaletik.

Ekainera arte, hilero astebeteko greba deialdia antolatu dute. Bete ez den azkenaldiko greben aldarri bikoitzak eraman dituzte pauso hau ematera; Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioa negoziatzen ari den estatutu markoaren aurka protesta egiteko eta kolektibo horrentzako erregulazio espezifikoa eskatzeko.

Greba egunen egutegia
Martxoa: 16, 17, 18, 19, 20.
Apirila: 27, 28, 29, 30.
Maiatza: 18, 19, 20, 21, 22.
Ekaina: 15, 16, 17, 18, 19.

Hauek dira, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak abenduan ezagutzera emandako aldarrikapen nagusiak:

  • A+: Sailkapenaren goreneko talderako sarbidea medikuentzat eta goi-mailako tituludunentzat gorde behar da, bakoitzaren eginkizunaren eta bere jardun-eremuan eskatzen den erantzukizunaren arabera.
  • Derrigorrezko Lanaldi Osagarria pixkanaka kentzea: Lanaldi arruntetik (35 ordu) kanpo lan egindako denbora orok BORONDATEZKOA eta sustatua izan behar du, ordainsari egokiarekin eta bidezko konpentsazio-atsedenekin. Horretarako, datozen 3 urteetan pixkanaka ezabatzea proposatzen dugu.
  • Guardiak: Lanaldi arruntaren eta apartekoaren batura ezin izango da 17 ordutik gorakoa izan, etenik gabe. Lokalizatutakoak lan egindako denboratzat hartu behar dira ondorio guztietarako (atsedenaldiak, konpentsazioak…).
  • Txandaka lan egiten duten medikuen nekagarritasuna, osasunerako arriskua eta uztartzeko zailtasuna (gauekoak, jaiegunak) aintzat hartzea.
  • Gure lanbidearen arriskua kontuan hartzea, Gizarte Segurantzako araubide berezi batean sartzeko.
  • Ordezkaritza: Negoziazio-eremu propioa Estatuko instantziatik autonomikora, gure berezitasuna dela eta, Medikuen eta Fakultatiboen Mahai Sektorial bat eratuz, berari dagozkion gaietan Negoziazio Mahai Orokorretik INDEPENDENTEA
  • LEPak: Oro har, merezimendu-lehiaketa bidez egingo dira.
  • Erretiroa: Aldez aurretik eskuratzeko aukera, erosahalmen galdu gabe, arrisku-jarduerak aitortuta eta aparteko lanaldiaren % 100 zenbatuta.
  • Aparteko ordainsariak: Hileko soldata ez ezik, hirurtekoak eta osagarri guztiak ere jaso behar dituzte.
  • Irakaskuntzako osagarria, BAMEak prestatzeaz arduratzen diren fakultatiboentzat.
  • Lanbide Garapena: Jarduera profesional osoa aintzatestea, BAME prestakuntzako urteak barne.
  • BAME guardiak: Egoiliarraren borondatezko akordiorik ezean, ezingo dira hilean 4 baino gehiago izan, eta horietako bat baino ezin da izan larunbata, igandea edo jaieguna. Ordu arruntaren ordainsariaren % 150 jasoko du gutxienez.
  • BAME ordezkaritza: Autonomia-erkidego bakoitzean BAME Enpresa Batzorde bat sortzea, lau urtean behin hauteskundeen bidez aukeratutako egoiliarrez osatua.