Udal zerbitzuak itxita
Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, "udal-langileen gehiengoak martxoaren 17ko greba orokorraren deialdiarekin bat egin du".
Erabaki horren ondorioz, Udaletik ohartarazi duten moduan, "udaletxea eta udal-zerbitzuak itxita izango dira". Horrenbestez, "Eguneko Arreta zerbitzurik ez da eskainiko, ezta Bidez Bide garraio zerbitzua ere. Artzabal jatetxeak ere greba egingo duela iragarri du". Horrez gain, "Garbitaniako langileek ere bat egin dute greba deialdiarekin. Hori dela eta, asteartean ez da hondakinen bilketa zerbitzurik izango. San Markok jakinarazi duenez, garbigunea ere itxita izango da asteartean. Atez ateko bulegoak jakinarazi duenez, larrialdi guneak irekita izango dira, behar dutenentzat".
Udal-gobernuak ere bat egin du "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1500€. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko" lelopean, ELA, LAB, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek astearterako deitutako greba orokorrarekin eta hilaren 17rako antolatu diren mobilizazioekin ere gauza bera egiteko gonbita egin diete herritarrei.
Udarregi ikastola
Ikastolak ere bat egin du greba deialdiarekin. Lankide Batzarrean bozketa eginda, greba deialdiarekin bat egitea erabaki zuten ikastolako langileek. "Ikastolak soilik Eusko Jaurlaritzak argitaratutako gutxieneko zerbitzuen dekretuak adierazitakoa bermatuko da", ohartarazi dute Udarregitik. Gaineratu dutenez, "zerbitzu osagarrien kasuan, garraioa, goizeko zaintza eta jangela egongo diren edo ez ezin dugu bermatu".
NOAUA! K.E.
Kultur elkarte honek ere bat egingo du astearteko greba deialdiarekin. Web orrialde honen bidez, grebak emandakoaren berri jakinaraziko dugu soilik atari honetan nahiz sare sozialen bidez. Elkartearen egoitza itxita egongo da. Horrez gain, ez da Zirimarako saiorik egongo, egitasmo horretako langileek ere martxoaren 17ko greba orokorrarekin bat egingo dutelako.
Garraio zerbitzuak
Lurraldebus
Hainbat gutxieneko zerbitzu finkatu ditu Lurraldebusek:
BU02 (Aginaga): Usurbil-ospitaleak
-Aginagatik: 07:05, 14:05, 21:05.
-Usurbildik: 09:45, 17:45.
-Ospitaletik Usurbileraino: 10:30, 18:30.
-Ospitaletik Aginagaraino: 8:10, 15:10, 22:10.
BU10: Usurbil-Hernani
Usurbildik: 7:15, 7:45, 14:15, 21:15.
Hernanitik: 7:25, 7:55, 14:55, 21:55.
UK09: Zumaia-Donostia
Usurbildik Donostiarantz: 8:10, 9:15, 13:15, 13:45, 19:15, 20:15.
Usurbildik Oriorantz: 7:15, 9:15, 10:15, 14:15, 14:45, 19:15, 20:15, 21:45.
Informazio gehiago, lurraldebus.eus atarian jaso daiteke.
Euskotren
%30eko gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Euskotrenek astearte honetarako, martxoaren 17rako. Asteburuetako maiztasuna eskaini asmo dute, hau, orduerokoa 6:24-22:54 artean Usurbildik Donostiarantz eta Usurbildik Oriorantz 6:04-22:04 artean. Informazio gehiago euskotren.eus atarian jaso daiteke.