HH, LH eta DBH-ko ikasleentzako matrikulazio garaia izan zen otsaileko lehen hamabostaldian, gaurtik, martxoaren 16tik, 2026-27 ikasturtean batxilergo ikasketak bideratu asmo dituztenentzat.
Usurbilgo eta Lasarte-Oriako institututik jakinarazi dutenez ere zabalik dute gaurtik, hurrengo ikasturterako matrikulazio epealdia. Astelehen honetarako, martxoaren 16rako ate irekien saioa antolatu dute arratsalde partean, 17:30-18:30 artean Larrekoetxe eraikinean. Honatx helbidea: Buenos Aires aldapa 1. Ikastetxearekin hartuemanetan jartzeko bideok dituzue:
943 899 492
info@oriarte.eus
oriarte.hezkuntza.net
Oriarte institutuak zientziak eta teknologia ikasketak, nahiz giza eta gizarte zientziei lotutakoak eskaintzen ditu.
