"Gaur martxoak 17. Greba orokorra. LGS 1.500 euro" aldarripean, gaurko greba egun honetako manifestazioa egin dute herri erdigunean barrena. Goizeko 8:30etan abiatu da Mikel Laboa plazatik. Kalezarreraino igo eta buelta egin dute gero abiapuntura. Ibilbidean zehar, greba orokorrera batzeko aldarria entzun da behin eta berriz.
Zenbait geldialdi egin dituzte grebarako deia eginez, Udarregi ikastola parean edota zaintzadun etxebizitzen auzunean, Kalezarko Egurtzegin, baita zabalik zen saltokietako batean ere.