#M17

Trenen eta autobusen joan-etorria, gutxieneko zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 17a

Badabiltza baina ordutegi murriztuan, udalerri hau zeharkatzen duen autobus eta tren zerbitzuak. Alor honetan ere eragiten ari da, gaurko deitua dagoen greba orokorra.

ELA, LAB, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek astearte honetarako, martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorra arlo guztietan ari da eragiten, baita garraio zerbitzuetan ere. Haietako zenbait zerbitzuren irteera nahiz helmuga geltokia da Usurbil edota udalerri hau zeharkatzen dute.

Ezohiko eguna dute gaur. Ez daude etenda martxoaren hamazazpigarren honetan, baina gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Euskotrenen, esaterako, orduero dabiltza trenak, larunbat, igande eta jaiegunetan egin ohi duten moduan. Asteburuetako ordutegian igarotzen ari dira trenak Usurbilgo geltokitik Oriorantz nahiz Donostiarantz.

Autobus zerbitzuei dagokienean, herri barruko Bidez Bide bus taxi zerbitzua guztiz etenda dago. Lurraldebusek, bestalde, hiru zerbitzu eskaintzen ditu Usurbilen; Zumaia eta Donostia arteko UK09 linea, eta Usurbildik zein Aginagatik ospitaleetara doana (BU02) eta, azkenik, Usurbil Santuenea eta Zubietatik barrena Hernanirekin lotzen duena (BU10).

Horien guztien gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Lurraldebusek.

Lurraldebus
Hainbat gutxieneko zerbitzu finkatu ditu Lurraldebusek:
BU02 (Aginaga): Usurbil-ospitaleak
-Aginagatik: 07:05, 14:05, 21:05.
-Usurbildik: 09:45, 17:45.
-Ospitaletik Usurbileraino: 10:30, 18:30.
-Ospitaletik Aginagaraino: 8:10, 15:10, 22:10.

BU10: Usurbil-Hernani
Usurbildik: 7:15, 7:45, 14:15, 21:15.
Hernanitik: 7:25, 7:55, 14:55, 21:55.

UK09: Zumaia-Donostia
Usurbildik Donostiarantz: 8:10, 9:15, 13:15, 13:45, 19:15, 20:15.
Usurbildik Oriorantz: 7:15, 9:15, 10:15, 14:15, 14:45, 19:15, 20:15, 21:45.

Informazio gehiago, lurraldebus.eus atarian jaso daiteke.

Euskotren
%30eko gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Euskotrenek astearte honetarako, martxoaren 17rako. Asteburuetako maiztasuna eskaini asmo dute, hau, orduerokoa 6:24-22:54 artean Usurbildik Donostiarantz eta Usurbildik Oriorantz 6:04-22:04 artean. Informazio gehiago euskotren.eus atarian jaso daiteke.