Inon ez da izaten ari astearte hau, martxoaren 17an, ohiko eguna. Ez inon, ezta sektore bakar batean ere. Erabatekoa izaten ari da sektore batzuetan, industrialdean, aldiz, badaude itxita dauden lantegiak, baina baita lanean ari direnak ere gaurko, 1.500 euroko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioaren aldeko greba egun honetan.
Zumartegi eta Osinalde industrialdeetan izan gara, eguerdi partean. Baziren itxieraren berri ematen ari ziren lantegiak, pertsiana jaitsita zutenak, atea itxita, barruan inor ez. Baziren baita lanean ari zirenak ere.