#M17

Ikastetxeak ere greban

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 17a

Hezkuntzan ere nabaria izaten ari da gaurko ELA, LAB, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitutako greba orokorraren eragina.

Goizean ez da izan astearteroko guraso, haur, gazte edota langileen mugimendurik Udarregi ikastola inguruan. Pertsianak jaitsiak zituzten eraikin gorrian. Etenaldia ere nabaria, ikastolak eskainitako ziklo guztietan.

Izan ere, Udarregi ikastolak ere bat egin du gaurko greba deialdiarekin. Lankide Batzarrean bozketa eginda, greba deialdia babestea erabaki zuten ikastolako langileek. "Ikastolak soilik Eusko Jaurlaritzak argitaratutako gutxieneko zerbitzuen dekretuak adierazitakoa bermatuko da", ohartarazi dute Udarregitik. Gaineratu dutenez, "zerbitzu osagarrien kasuan, garraioa, goizeko zaintza eta jangela egongo diren edo ez ezin dugu bermatu", ohartarazia ziete gurasoei.