Bera Bera taldekoen entrenamenduaren ondotik, kirol hitzorduen segida asteburuan

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 20a

Ostegun honetan, Bera Bera eskubaloi taldeak Oiardo kiroldegian eginiko entrenamendu saioaren ondotik, eskubaloi eta futbol partidak izango dira ohi baino asteburu luzeago honetan. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Askorentzat ohi baino luzeagoa izaten ari den asteburu honek ere kirol hitzorduen agendan eragin du. Izan ere, hainbat eskubaloi eta futbol partida jokatu dira ostegun honetan, martxoaren 19an. Asteburuan izango dute segida neurketok. Segidan dituzue xehetasunak.

Baina dagoeneko jokatu diren partiden artean, albiste honi atxikitako irudietan ikus dezakezuen moduan, izan da ekitaldi berezirik ere. Izan ere, Super Amara Bera Bera taldeak entrenamendu saioa egin du ostegun goiz honetan, Oiardo kiroldegian. Usurbil Kirol Elkartetik aurrez berri eman moduan, "maila goreneko jokalariak gertutik ikusteko aukera" izan dute kiroldegira joandakoek. Ondoren, argazkiak eta sinadurak jasotzeko tartea ere eskaintzekoak ziren.

Gogoan izan, erabat usurbildartuko dela taldeak duen prestatzaile taldea. Azken egunotan hain zuzen, Bera Bera taldetik jakinarazi bezalaxe, 2023-24 denboralditik taldeko entrenatzaile laguntzailea den Jon Begiristain Agirrek gidaritza nagusia bere gain hartuko du, denboraldi amaiera honetan, zereginok amaitutzat eman ostean Imanol Alvarezek. Egun, Zilarrezko mailan aritzen den taldeko entrenatzailea ere badenak hurrengo bi denboraldietarako (2026-27 eta 2027-28) Bera Bera taldeko entrenatzaile nagusia izatea hitzartu du klubarekin. 

Haren laguntzailea izango da beste usurbildar bat. Egunotan aipatu taldetik jakinarazi dutenez , Begiristainek utzitako entrenatzaile laguntzaile postua orain, beste usurbildar batek beteko du; Xabat Beloki Segurolak hain zuzen. Egun, lehen nazional mailako C multzoan den Zumaiako Pulpo ari da entrenatzen. Aurrez, Urdaiagakoaren kasuan bezalaxe, Usurbil Kirol Elkartean aritu zen zereginotan.



Eskubaloia

Oiardo kiroldegian
Martxoak 21, larunbata
11:30 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E. A-Balonmano Barakaldo

Oiardo kiroldegitik kanpo
Martxoak 22, igandea
12:45 Senior mutilak, 1. nazional maila: Eibar Eskubaloia-Saizar Usurbil K.E.


Futbola
Haranen
Martxoak 22, igandea
09:30 Kadete neskak, 1. maila: Usurbil FT-Martutene KE
17:00 Ohorezko mailako jubenil mutilak: Usurbil FT-Santo Tomas Lizeoa

Haranetik kanpo
Martxoak 21, larunbata
11:45 Infantil mutilak, 1. maila, eskolartekoa: Ostadar Saiarre KT-Usurbil FT B

Martxoak 22, igandea
10:30 Infantil mutilak, 1. maila, eskolartekoa: Sporting de Herrera-Usurbil FT
15:30 Gorengo erregional neskak: Antiguoko KE B-Usurbil FT