KzGunea
Martxoaren 31ra arte arratsaldez irekiko dute Kzgunea, 16:00-20:00 artean; apirilean, aldiz, goizez, 09:00-13:00 artean. Datozen jaiegunoi begira, apirilaren 1etik 6ra itxita egongo da KzGunea. Hona hemen, apirila amaierara arte bertara datozen ikastaroen berri:
-Martxoak 27-31, 16:00-18:00 “Zure bidaia planifikatu”.
-Apirilak 7-9, 09:00-11:00 “Adimen artifizala, ChatGPT eta haren alternatibak”.
-Apirilak 10-21, 09:00-11:00 “Kudeatu zaitez Google aplikazioekin”.
-Apirilak 22-24, 09:00-11:00 “LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu”.
-Apirilak 27-30, 09:00-11:00 “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Belmonte auzo elkartea
Belmonte auzo elkarteak antzerki tailerra antolatu du apirilaren 7tik 10era, 11:00-12:30 artean Kalezarko Pelaioenean. LH 3, 4, 5 eta 6 mailetakoei zuzendua egongo da tailerra. Izena 20 euroren truke eman ahalko da martxoaren 31 baino lehen, helbide honetan: ixabel.agirresarobe@gmail.com
Emakumeon Etxea
Kalezarko Pelaioenean egoitza duen Usurbilgo Emakumeon Etxetik Twerking (Booty Dance) tailerra antolatu dute hurrengo iganderako, martxoaren 29rako, 10:30-14:30 artean Oiardo kiroldegian. "Mendeetan zehar, emakumeen gorputzak, uteroak eta aldakak atrofiatu dituen gizarte gaixo batek sortutako gaitzak pairatzen ditugu oraindik. Gorputzetik osotasunez eta zintzotasunez jarduteko behar horretatik sortzen da mugitzeko proposamen hau. Gorputz zapalduen, estigmatizatuen, epaituen, zaurituen, desbalorizatuen, ezezagunen, eta berezko gaitasun eta indarretik deskonektatuen sendabide eta askapen gisa hain zuzen ere. Utero eta aldaken mugimendu naturala, sentsualitatea eta norbere gorputzarekin jolastuz gozatzeko gaitasuna berreskuratzeko. Mugimendua osasun eta plazer iturri bizitzeko".
Informazio gehiago:
Helbidea: Belmonte kalea 8 (Kalezar).
Ordutegia: 10:00-13:00 (astelehenetik ostiralera), 17:00-20:00 (astearte eta ostegunak).
E-posta helbidea: emakumeonetxea@usurbil.eus /
Telefono zenbakia: 943 37 71 12
Sare sozialak:
Facebook: @UsurbilgoEmakumeonEtxea
X: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
Whatsapp: Usurbilgo Emakumeon Etxeko kanala
Beterri Buruntza mankomunitatea
Eskualdeko mankomunitatetik bi egitasmoren berri helarazi diote hedabide honi.
“Lanaren Zentzua”
Lurraldeko enpresen lehiakortasuna indartzeko eta talentua erdigunean jartzea du helburu, Beterri Buruntza mankomunitateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin abiarazitako egitasmo horrek. “Programa honen bidez, enpresei laguntza eskaintzen zaie beren lantaldeen ongizatea eta konpromisoa indartzeko, emaitza jasangarriagoak eta lehiakorragoak lortzeko”. Izena emateko bideok dituzte interesdunek: enpresa@beterriburuntza.eus / 943 24 45 23.
“Parekatu”
Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, bestalde, hilero “Parekatu” izeneko doako formakuntza saioak ematen segiko dute azarora arte. Martxokoa, Usurbilen egingo da, hilaren 31n, 10:00-12:00 artean Potxoenean. Atzerriko ikasketa eta prestakuntza
ibilbideak homologatzea dute xede saio horiek. Prozesu horiei buruzko informazioa eta orientazioa eskainiko da bi orduko jardunaldi presentzialean. Bestela, aukeran ere eskainiko dute 30 minutuko banakako aholkularitza zerbitzua. Formazioa, “Beterri-Buruntzako udalerrietan bizi diren eta atzerrian ikasketak egin dituzten pertsonentzat
dago zuzenduta (jatorriz atzerritarrak izan ala ez)”. Izena forms.gle/e49qNCeFvX78ffpn7 estekaren bidez eman daiteke. Interesa izan baina Potxoeneako saiora joan ezin dutenak enplegua@beterriburuntza.eus helbidean jar daitezke hartuemanetan antolatzaileekin.