46. edizioko kanporaketa saioetako bat Usurbilen jokatuko da, martxoaren 27an, arratsaldeko 19:00etan Aitzagan. Udalerri honetakoa izango da Legazpikoarekin batera, hilaren 18an Altzon eta Oñatin egitekoak diren fase honetako azken saioa. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolaturiko txapelketako finala, apirilaren 24an jokatuko da Azpeitian.
Otsailaren 8ra arte eman zezaketen izena, ekimenean parte hartu ahalko duten 14-18 urte arteko gazteek. Aitzagako saioan, honako lanak egin beharko dituzte parte hartzaileek:
-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
-Bakarka: punturi erantzun bat eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).