Estreinatu berri dugun udaberri hasiera honetarako ekitaldi sorta iragarri du Sutegi udal liburutegiak. Lehenengoa, ate joka ditugun jaiegunen aurretik, beste bi opor giroko tarte horren osterako.
Sutegi udal liburutegia
Martxoak 26, osteguna
18:00 Lur Kortaren ipuin kontaketa saioa 3-4 urtekoentzat eta haien guraso edo zaintzaileentzat.
Apirilak 23, osteguna
18:30 Liburuaren Egunarekin batera, Itzalen Tektonika emanaldia: Hitzak Itxaro Bordaren eskutik, musika Ibon RGren kontura. Iraupena: ordu bete inguru.
Apirilak 28, asteartea
18:00 “Liburua lagun, ipuina kontakizun” saio berezia Ixabel Agirresaroberen eskutik; haurrentzat eta beren guraso edo laguntzaileentzat. Iraupena 50 minutu inguru.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.