Egun bakarra baino ez 24. Korrika gure artera heltzeko! Astearte honetan, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurditik barrena ibiliko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Izan ere, astelehen iluntzean Nafarroatik Tolosadean sartu ostean, gauerdia pasata Beterri Buruntza eskualde honetara heldu da estreinakoz Korrika. Andoain, Urnieta, Hernani eta Astigarraga zeharkatu ditu. Gogoan izan, Donostiatik asteazken eguerdian helduko dela lehenbizi Lasarte-Oriara (12:54) eta gero Usurbila (13:37).
Goizaldean eskualde horretatik Oarsoaldeara jo eta Nafarroa iparraldean barneratu da 6:00ak aurretik. Bera, Bortzirietan barrena ibiliko da goizeko lehen orduan; Bera, Lesaka, Igantzi zeharkatuta Doneztebe, Narbarte, Oronoz aldera joko du. Geroago helduko da Elizondora, Urdazubira, Zurragamurdira eta Ipar Euskal Herrira itzuliko da 24. Korrika Sara eta Senpere aldetik, 14:00ak pasatxoan. Hantxe, Lapurdin emango du eguna. Ezpeletu, Itsasu, Kanbo... zeharkatu eta Baionarantz joko du. hiirburura, 21:44an iritsiko da eta handik behera Gipuzkoaranzko bidea hartuko du berriz, Biarritz eta Arbonatik barrena.
Asteazken goizaldean sartuko da Hendaiatik Donostiarantz (7:43).
Gogoan izan, Atharratzen hasi ostetik Korrika Bilbon amaitu arte, euskararen aldeko lasterketa zuzenean jarrai dezakezuela 24 orduz euskal hedabideen arteko lankidetzaren baitan, EITBren seinaledun streaming bidez, albiste honi atxikitako bideoan klikatuta. Bertan, besteak beste, zuzenean ikusi ahalko duzue baita 24. Korrikak martxoaren 25ean Usurbildik barrena egingo duen bira.
Aplikazioa eskugarri
Korrika aplikazioaren bidez ere zuzeneko jarraipena egin ahalko duzue AEK-ren ekimenari. Ezin gomendagarriagoa izango zaizue. Izan ere, bertan beharrezko informazio osoa jasoko duzue; "albisteak, azken uneko berriak, ibilbidea, mapa, lekuko-hartzeen bilatzailea, zuzenekoa, bideo-kronikak, Korrikaren unean uneko kokapena... eta doan!", antolatzaileek nabarmendu duten moduan.
24. Korrikaren ibilbidea
Zenbakitan: 2.175 kilometro, 3.436 lekuko-hartze inguru 460 herrietan.
Usurbilen
Martxoak 25, asteazkena: 13:37-14:47 (Zubietako hipodromotik Aginagako Mapilera).
Eskualdean
Martxoak 24, asteartea:
00:13 Andoain.
00:56 Urnieta.
01:20 Hernani.
02:04 Astigarraga.
Martxoak 25, asteazkena:
12:54 Lasarte-Oria.
13:37 Usurbil.
Hiriburuetan
-Martxoak 24, asteartea: 21:44 Baiona.
-Martxoak 25, asteazkena: 07:43 Donostia.
-Martxoak 27, ostirala: 22:57 Gasteiz.
-Martxoak 29, igandea: 07:22-12:04 Bilbo.
Herrialdez herrialde
Martxoak 24, asteartea: Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi.
Martxoak 25, asteazkena: Lapurdi, Gipuzkoa (13:37an Usurbilen), Bizkaia.
Martxoak 26, osteguna: Bizkaia.
Martxoak 27, ostirala: Araba.
Martxoak 28, larunbata: Araba, Gipuzkoa, Bizkaia.
Martxoak 29, igandea: Bizkaia.
Informazio gehiagorako:
korrika.eus
Korrika aplikazioa
