15:15 aldera ekingo dioten ibilbide bakarrean, ikasle helduenek abiaraziko dute lasterketa eta gaztetzen joango dira lekukoa hartuko dutenak. LH 6. mailako ikasleak izango dira korrika egiten hasten lehenak Ugartondo ingurutik. Kalezarrera joko du gero, Udarregiren Korrika Txikiak eta hango plazan, LH 5ekoek hartuko dute lekukoa. Kalezarko erdigunea Belmonte kaletik alderik alde zeharkatu ostean, Eguzkitzaldeara jaitsiko da eta auzo horretan LH4koek hartuko dute lekukoa.
Errekatxiki kaletik barrena joko du gero, Puntapax kaleraino eta han LH 2. mailako ikasleek hartuko dute eta Munalurran LH 1. mailakoek.
Txikienen txanda segidan. HH5ekoek Udarregi ikastola parean hartuko dute lekukoa eta HH4koek Bordatxo taberna pareko biribilgunean. Handik, San Inazio kaletik udaletxe ondora joko du. Han izango dituzte zain HH3koak eta haiekin egingo ditu frontoian amaituko den Korrika Txikiak bere azken metroak.
HH eta LHko irakasle eta ikasleek kantuan amaituko dute bira kantuan.
Ekintza gehiago
Egunotarako hitzordu gehiago iragarri dituzte; Korrika Txikia baita Zubietako eskolak ere, lasterketa bertatik igaro berritan.
Korrika osterako ere ekintza gehiago iragarri dira. Korrika Batzordeak Imanol Epelderen "Zerbait sartu zait begian" emanaldia antolatu du Sutegin. "Spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea" ikusteko sarrerak eskuragarri dituzue usurbilkultura.eus plataforman.
Horrez gain, martxoko kantu-jira Korrikari eskainitakoa izango da hein handi batean. "Korrikaren bueltan izango garenez, gure taldeak ere bere ekarpena egingo du martxoko kantujira honetan, bereziki euskara bultzatzen dituzten kantak aukeratuz eta abestuz". Horrekin batera, "gure kantu-zerrendan ere keinutxo bat egingo diegu Palestinari eta une hauetan gerra eta bortizkeria bidegabea pairatzen ari diren herriei".
Korrika astea borobiltzeko, NOAUA! Kultur Elkarteak azkenaldian ekoitzitako euskarazko film laburren bilduma proiektatuko du Sutegin, Laburbiraren baitan, hilaren 29an.
24. Korrika
Martxoak 24, asteartea
15:15 Korrika Txikia Korrikari ongi etorria emateko, Udarregi ikastolako HH eta LHko ikasleen eta irakasleen eskutik.
15:50ak aldera, iritsiko gara herriko frontoira eta bertan euskarari lotutako kantak elkarrekin abestuko dituzte.
Martxoak 25, asteazkena
Egun osoan zehar, Udarregin Korrika Festa.
13:00 Gazte argazkia eta zapi banaketa. "Zatoz Aztarrikako kamiseta jantzita!".
Ondoren, gazte kilometrora (1786. kilometroa, Amiri-Santueneako zubia).
13:37-14:47 24. Korrika Usurbildik.
Hasiera: Zubietako hipodromoko zubia (1784. kilometroa).
Amaiera: Aginagako Mapil ingurua (1.794 kilometroa).
Distantzia: 11 kilometro.
17:00 Frontoian txokolatea eta bizkotxoak.
Arratsaldean, Korrika Txikia Zubietan.
Martxoak 26, osteguna
19:00 Imanol Epelderen "Zerbait sartu zait begian" Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: ""ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez.. Eszenan artista bakarra, pantaila eta musika... Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN".
Sarrerak: 6 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Usurbilgo Korrika Batzordea eta Usurbilgo Udala.
Martxoak 28, larunbata
12:00 Korrikari eskainitako kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Martxoak 29, igandea
18:00 23. Laburbira Sutegin.
Zehaztasunak: "LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 23. edizioa beteko du. Martxoaren 1etik 29ra bitartean eskainiko da Euskal Herriko areto ezberdinetan eta Usurbilen martxoaren 29an ikusiko ditugu ondorengo film laburrak:
Fishy - June Asua Olabarria/Hortzikara - Ane Cuesta/Geratzen den hori - Aitor Gametxo Zabala/Olentzerori eskatu nion - Amaia San Sebastian Larzabal/Erreka zoko hortan - Ekaitz Bertiz/Orain zer? - Ainhoa Urgoitia/A-Maniki - Elixabet Nuñez. Ondoren zuzendari batekin solasean aritzeko aukera izango dugu".
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.