Urteko hirugarren hilabeteak ere ia berea egin du. Azken egunetan sartu gara. Halakoetan gertatu ohi den moduan, udalbatza osoko bilkuran batuko da azken ostegun honetan, martxoaren 26an, ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko aretoan. Udalak dagoeneko jakinarazi du zeintzuk izango diren udal ordezkariek ahotan hartuko dituzten gaiak, segidan dituzue. Diru kontuak izango dituzte batetik, bake epaile ordezkoa hautatzeko deialdiaz ere mintzatuko dira, edota Atsobakar eremuari buruz ere bai.
Zuzenean eta bideo-aktak
Gogoan izan, udaz geroztik egiten ari diren moduan, udalbatzaren osoko bilkura hau ere zuzenean jarraitu ahalko duzue Usurbilgo Udalak Youtuben duen @usurbiludala4589 kanalean. Bertan jasoak geratzen dira zuzeneko emanaldi horiek. Gerora, usurbil.bideoaktak.eus atarian ere ikusi ahalko dituzue saio horren eta datozenen bideo-aktak ere. Izan ere, "kide anitzeko organoen funtzionamendu elektronikoaren ordenantzari eta Udala, gertu misioari jarraiki", osoko bilkuren digitalizazioan urrats berria eman du Usurbilgo Udalak Goienaren laguntzarekin: bideo akten tresna martxan jarri dute. Hala, aurrerantzean, "osoko bilkurako edukiak sailkatuta" ikusi ahalko dira, "puntuka eta bakoitzean parte hartzen duten hizlariak zehaztuta, eta, horrekin batera, lau hizkuntzatan azpititulatuta", aipatu usurbil.bideoaktak.eus atarian.
Udalbatzaren osoko bilkura
Eguna: martxoak 26, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2026ko otsailaren 26ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2026ko otsailaren 16tik martxoaren 18ra (2026/290-2026/507).
3.- Kontu ematea: 2025 ekitaldiaren likidazioa (2026EKLI0001).
4.- Kontu ematea: kreditu aldaketa, 2025eko kreditu txertaketak (2026EKKA0001).
5.- Usurbilgo bake epaile ordezkoa hautatzeko deialdia egitea (2026IPED0001).
6.- Usurbilgo Udalaren jabetzakoa den Atsobakarreko HEU 108.3 Exekuzio Unitateko PD partzela
desafektatzea (2026IODE0001).
7- Eskaerak eta galderak.