24. Korrika

Gazte argazkia edota txokolate gozoa, Korrika aurreko eta osteko tartea girotzeko

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 25a

Duela bi urteko 23. Korrikan ateratako gazte argazkia.

Heldu da eguna! Badator 24. Korrika! Eguerdian iritsiko den lasterketaren aurretik nahiz osterako zenbait girotze hitzordu iragarri dituzte.

Badator, badator 24. Korrika! Iritsi da bi urtez itxarondako eguna! 13:37-13:47 tarte inguruan zeharkatuko du udalerri hau Zubietatik Aginagara. AEK-ren lasterketaren aurretik nahiz horren osterako girotze hitzordu bana antolatu da. Izan ere, 13:00ean Aztarrika Gazte Asanbladak gazte argazkia atera eta zapiak banatzeko asmoa du Mikel Laboa plazan. Albiste honi atxikia duzue hain zuzen, duela bi urteko, 2024ko Korrika iritsi aurretik ateratako gazte argazkia. Gero handik, gazte kilometrora, bilguneak berak lekukoa hartuko duen Amiri aldera oinez joateko deialdia egin du.

Korrika igaro osterako, bestalde, Korrika Batzordeak, arratsaldean askari gozoa banatuko du frontoian.

Euskararen aldeko lasterketa gaur igaro arren, Korrika Astean segiko dugu hurrengo egunotan. Izan ere, zenbait ekintza berezi antolatu dira hurrengo egunotarako. Hemen dituzue xehetasunak:

24. Korrika
Martxoak 25, asteazkena
Egun osoan zehar, Udarregin Korrika Festa.

13:00
Gazte argazkia eta zapi banaketa Mikel Laboa plazan. "Zatoz Aztarrikako kamiseta jantzita!".
Ondoren,
gazte kilometrora (1786. kilometroa, Amiri-Santueneako zubia).

13:37-14:47
24. Korrika Usurbildik.
Hasiera: Zubietako hipodromoko zubia (1784. kilometroa).
Amaiera: Aginagako Mapil ingurua (1.794 kilometroa).
Distantzia: 11 kilometro.

17:00 Frontoian txokolatea eta bizkotxoak.

Arratsaldean, Korrika Txikia Zubietan.


Martxoak 26, osteguna
19:00 Imanol Epelderen "Zerbait sartu zait begian" Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: ""ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez.. Eszenan artista bakarra, pantaila eta musika...  Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN".
Sarrerak: 6 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Usurbilgo Korrika Batzordea eta Usurbilgo Udala.


Martxoak 28, larunbata
12:00 Korrikari eskainitako kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.


Martxoak 29, igandea
18:00 23. Laburbira Sutegin.
Zehaztasunak: "LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 23. edizioa beteko du. Martxoaren 1etik 29ra bitartean eskainiko da Euskal Herriko areto ezberdinetan eta Usurbilen martxoaren 29an ikusiko ditugu ondorengo film laburrak:
Fishy - June Asua Olabarria/Hortzikara - Ane Cuesta/Geratzen den hori - Aitor Gametxo Zabala/Olentzerori eskatu nion - Amaia San Sebastian Larzabal/Erreka zoko hortan - Ekaitz Bertiz/Orain zer? - Ainhoa Urgoitia/A-Maniki - Elixabet Nuñez. Ondoren zuzendari batekin solasean aritzeko aukera izango dugu".
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.