Korrikaren bideo seinaletik hartutako irudi hauetan ikus daitekeen moduan, Usurbilgo erdigunean jende ugari batu da euskararen aldeko lasterketara. Usurbilgo Udalak Santuenean hartu du Korrikako gidaritza eta lekukoa EH Bildu eta EAJ-PNVko zinegotziek eraman dute, eskuz esku. Orbeldi, Zumarte, Udarregi ikastola, Elhuyar, NOAUA! eta TaPuntu kooperatiba izan dira lasterketa gidatu duten beste entitateak.