Zubietako hipodromoko zubian zain ziren Ikaslan eta Zubietako Lanbide Eskolako langileak eta ikasleak. Korrika Lanbide Eskola parera iritsi denean, Zubietako Eskola eta Zubietako Herri Batzarraren eskuetan geratu da lekukoa eramateko ardura. Learritzan barrena, Akaba eta Fagor Ederlanekoen txanda iritsi da. Amirira iritsi orduko, zain eta gogotsu ziren
Aztarrika Gazte Asanblada, Kolore Guztiak elkartea eta Santuenea Kultur Elkartea. Azken hauek gurutzatu dute Santueneko zubia eta Ingemar parean Usurbilgo Udalak hartu du lasterketaren gidaritza.