24. Korrika

[ZUZENEAN] Usurbildik igaro ostean, Bizkaian barrena gaur Korrika

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 26a

Usurbildik igaro ostean, Gipuzkoako kostaldetik barrena, ostegun honetan Bizkaian barneratuko da 24. Korrika.

Emozio handiko harrera egin ostean, udalerri honek eskuzabalik hartu ostean 24. Korrika, joan da eta badoa euskararen aldeko lasterketa helmugarantz. Bilbon amaituko da igandean, hilaren 29an. Aurretik oraindik Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban barrena ibiliko da egunotan. Ostegunean, hilaren 26an esaterako, Bizkaian. Izan ere, Usurbildik Gipuzkoako kostaldeko udalerriak zeharkatu ostean (Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Itziar, Deba eta Mutriku) Bizkaian Ondarroatik sartuta herrialde horretan bira egingo du bihar. 

Aplikazioa eskugarri

Gogoan izan, Atharratzen hasi ostetik Korrika Bilbon amaitu arte, euskararen aldeko lasterketa zuzenean jarrai dezakezuela 24 orduz euskal hedabideen arteko lankidetzaren baitan, EITBren seinaledun streaming bidez, albiste honi atxikitako bideoan klikatuta. Bertan, besteak beste, zuzenean ikusi ahalko duzue baita 24. Korrikak martxoaren 25ean Usurbildik barrena egingo duen bira.

Korrika aplikazioaren bidez ere zuzeneko jarraipena egin ahalko duzue AEK-ren ekimenari. Ezin gomendagarriagoa izango zaizue. Izan ere, bertan beharrezko informazio osoa jasoko duzue; "albisteak, azken uneko berriak, ibilbidea, mapa, lekuko-hartzeen bilatzailea, zuzenekoa, bideo-kronikak, Korrikaren unean uneko kokapena... eta doan!", antolatzaileek nabarmendu duten moduan.

24. Korrikaren ibilbidea
Zenbakitan: 2.175 kilometro, 3.436 lekuko-hartze inguru 460 herrietan.

Hiriburuetan
-Martxoak 27, ostirala: 22:57 Gasteiz.
-Martxoak 29, igandea: 07:22-12:04 Bilbo.

Herrialdez herrialde
Martxoak 26, osteguna: Bizkaia.
Martxoak 27, ostirala: Araba.
Martxoak 28, larunbata: Araba, Gipuzkoa, Bizkaia.
Martxoak 29, igandea: Bizkaia.

Informazio gehiagorako:
korrika.eus
Korrika aplikazioa