Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 27a

Lehiaketako azkeneko kanporaketa saioetako bat Aitzagan izango da, hurrengo ostiralean, hilaren 27an.

46. edizioko kanporaketa saioetako bat Usurbilen jokatuko da, martxoaren 27an, arratsaldeko 18:30etan Aitzaga elkartean. Udalerri honetakoa izango da Legazpikoarekin batera, hilaren 18an Altzon eta Oñatin egitekoak diren fase honetako azken saioa. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolaturiko txapelketako finala, apirilaren 24an jokatuko da Azpeitian.

Aitzagako saioan bertsolariok parte hartuko dute: Haritz Alkortak, Jare Bengoetxeak, Arkaitz Lasak, Haritz Muruak, Leire Ormazabalek eta Xanet Ormazetxeak.

Otsailaren 8ra arte eman zezaketen izena, ekimenean parte hartu ahalko duten 14-18 urte arteko gazteek. Aitzagako saioan, honako lanak egin beharko dituzte parte hartzaileek:
-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
-Bakarka: punturi erantzun bat eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).