Ordu aldaketa

Datorren gauak ordubete "gutxiago"

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 28a

"Udako" ordutegira egokituko dira erlojuak gaur gauean. Izan ere, igande goizaldeko 2:00etan 3:00ak izango dira.

Urtean bitan gertatu ohi den moduan, ordu aldaketa datorkigu martxoko azken asteburu honekin batera. Ordubete "gutxiago" izango du datorren gauak; hau da, larunbatetik iganderako, martxoaren 28tik 29rako gauak; igande goizaldeko 2:00etan 3:00ak izango dira. Aldaketa horrekin "udako" ordutegia jarriko da indarrean eta hala segiko du urriko azken igande goizaldera arte. Erloju gehienak automatikoki aldatuko zaizkigun arren, orratzen batzuk eskuz mugiarazi beharko dira. 

Urtean bitan izaten den ordu aldaketa hauetan lehenengoa den honek energia kontsumoa murriztea du xede sustatzaileen esanetan, auzitan jarri izan den arren.

2018an Europako Batzordea ordu aldaketa hauek ezabatu eta herrialde bakoitzak ordutegi zehatz bat finkatzea proposatu zuen. Proposamen hau babestu zuen urtebete geroago Europako Parlamentuak. 2021ean aplikatu asmo zuten erabaki hura. Baina tokian tokiko gobernuek ez dute gaurkoz gai horri buruzko erabakirik hartu. Espainiar estatuak bitan ordua aldatzeko erabakia mantenduko du momentuz.