24. Korrika

[ZUZENEAN] 24. Korrika Bilbon helmugaratu aurreko azken kilometroak zuzenean

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 29a

Amaitzear da 24. Korrika. Bilbon helmugaratuko da igande eguerdi honetan. Euskararen aldeko lasterketak egingo dituen azken kilometroak zuzenean ikusteko aukera izango duzue, albiste honi atxikitako EITB-ren seinalearen bidez.

Amaitzear da 24. Korrika! Martxoaren 19an Zuberoako Atharratzen biran abiaturiko euskararen aldeko herritarren olatu erraldoiak azken kilometroak egingo ditu gaur. Igande eguerdi honetan helduko da, 12:00ak pasatxoan Bilboko Areatzara. Bizkaian eginiko azken kilometroen ondotik, hiriburuan barrena ariko dira euskaltzaleak lasterka bizian geure hizkuntzaren alde.

Aplikazioa eskugarri

Gogoan izan, Atharratzen hasi ostetik Korrika Bilbon amaitu arte, euskararen aldeko lasterketa zuzenean jarrai dezakezuela 24 orduz euskal hedabideen arteko lankidetzaren baitan, EITBren seinaledun streaming bidez, albiste honi atxikitako bideoan klikatuta.

Korrika aplikazioaren bidez ere zuzeneko jarraipena egin ahalko duzue AEK-ren ekimenari. Ezin gomendagarriagoa izango zaizue. Izan ere, bertan beharrezko informazio osoa jasoko duzue; "albisteak, azken uneko berriak, ibilbidea, mapa, lekuko-hartzeen bilatzailea, zuzenekoa, bideo-kronikak, Korrikaren unean uneko kokapena... eta doan!", antolatzaileek nabarmendu duten moduan.

24. Korrikaren ibilbidea
Zenbakitan: 3.435 kilometro, 3.436 lekuko-hartze inguru 460 herrietan.

Hiriburuetan
-Martxoak 29, igandea: 07:22-12:04 Bilbo.

Herrialdez herrialde
Martxoak 29, igandea: Bizkaia.

Informazio gehiagorako:
korrika.eus
Korrika aplikazioa