Usurbilen aurkeztutako "Harri Herri" saioa ikusgai gaurtik Euskal Telebistan

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 30a

Laugarren denboraldi honetan, 32 harri-jasotzaileek hartuko dute parte "Harri Herri" saioan, 16 emakumezkok eta 16 gizonezkok. Lehen saioa, astelehen honetan, martxoaren 30 izango da ikusgai Euskal Telebistan, gaueko 22:15ean hasita. Emakumezkoen finala apirilaren 27an izango da; gizonezkoena, aldiz, maiatzaren 4an. 

Laugarren urtez jarraian, EITB-k "Harri Herri" saioa eskainiko du astelehen honetatik, martxoaren 30etik aurrera, gaueko 22:15ean hasita. Edizioa berriki aurkeztu zuten, haren babesle izango den Saizar sagardotegian. Bertan bildu ziren, Joseba Urkiola EITB Mediako kirol zuzendaria, Iñaki Lertxundi Saizarreko ordezkaria, eta hainbat, kapitain eta harri-jasotzaile: Karmele Gisasola eta Joxe Ramon Iruretagoiena kapitainak nahiz Ainitze Zumeta harri-jasotzailea, besteak beste. 

Urkiolak iragarri zuenez, aurten 32 harri-jasotzaileek hartuko dute parte txapelketan, 16 emakumezkok eta 16 gizonezkok. Partaideak zortzi taldetan banatuko dira, lau talde emakumezkoenak eta beste lau gizonezkoenak izango dira. Lehenengo lau saioak taldeek haien artean lehiatuko dituzten finalerdiak izango dira, eta azkeneko biak finalak; emakumezkoena apirilaren 27an, eta gizonezkoena maiatzaren 4an jokatuko da.

Hauek izango dira "Harri Herri" saioko taldeak: 

Ergobia Taldea: Karmele Gisasola kapitaina izango da, eta harri-jasotzaileak Maddi Gesalaga, Ane Antxutegi, Leire Olea eta Elene Ostolaza izango dira. 

Ibiur Taldea: Aroa Sanchez izango da kapitaina, eta harri-jasotzaileak Patricia Martin, Lierni Osa,  Ane Cestau eta Naroa Arruti izango dira. 

Mollarri Taldea: Kapitain gisa Estitxu Almandoz ibiliko da, eta harri-jasotzaileak Olaia Esnaola, Ainitze Zumeta, Malen Morandeira, eta Maddi Salterain izango dira. 

Ulia Taldea: Udane Ostolaza arituko da kapitain lanetan, eta harri-jasotzaileak Estefania Etxebesta, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria izango dira.  

Albizuri Taldea: Luis Mari Telleria izango da kapitaina, eta harri-jasotzaileak Alex Merlo, Mikel Lopetegi Urra, Jon Gisasola eta Oskar Aguas. 

Etxauri Taldea: Joseba Ostolaza kapitaina izango da, eta harri-jasotzaileak Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imano Royo  Lartain izango dira.

Igeldo Taldea: Kapitan gisa Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II ibiliko da, eta harri-jasotzaileak Jon Unanue Goenatxo III, Oier Azpeitia, Gorka Etxeberria eta Aratz Zubeldia izango dira.

Laukariz Taldea: Jose Antonio Gisasola Zelai  arituko da kapitain lanetan, eta harriak jasotzen Xabier Aranburu Guzta Hodei Iruretagoiena Izeta IV  Xabat Olaizola eta Eneko Bilbao.