Asteazkenean, martxoaren 25ean, gure artetik igarotako 24. Korrikaren irudi bilduma zabaldu du AEK-k, ibilbideko gainerako herriekin egin bezalaxe. Zubietako hipodromoko zubitik Aginagako Mapilera Usurbilgo udalerrian eginiko hamaika kilometroak erretratatu dituzte eta, nola ez, bide horretan izandako lekuko hartzeak.
Izan ere, 24 lekuko hartze izan ziren Zubieta, Santuenea, Kalezar, herri erdigunea edota Aginaga lotutako ibilbidean. Segidan duzue, ibilbide horren parte izandako herriko eragile, erakunde eta elkarteen zerrenda. Albiste honi atxikia duzue, bestalde, irudi bilduma.
Korrikaren ibilbide osoko argazkiak, egunez egun, esteka honetan eskura ditzakezue: https://www.flickr.com/photos/euskalakariaek/albums/
Lekuko hartzeak
• 13:37 1783. km, Zubietako hipodromoko zubian: Ikaslan, Zubietako Lanbide Eskola.
• 13:44 1784. km, Zubieta Lanbide Eskola parean: Zubietako Eskola, Zubietako Herri Batzarra.
• 13:50 1785. km, Zubietako Learritza 23an: Akaba, Fagor Ederlan.
• 13:57 1786. km, Amiri: Aztarrika Gazte Asanblada, Kolore Guztiak elkartea, Santuenea K.E.
• 14:03 1787. km, Santueneako zubia igaro ostean: Usurbilgo Udala.
• 14:10 1788. km, Belmonte kale hasieran: Orbeldi D.T., Zumarte Musika Eskola, Udarregi ikastola.
• 14:17 1789. km, Puntapax kalea, BM saltoki parean: Udarregiko LH 6ko ikasleak.
• 14:23 1790. km, N634 errepidean, Atxegaldeko autobus geltokian: Elhuyar, NOAUA! K.E., Ta Puntu kooperatiba.
• 14:29 1791. km, N634 errepidean, Lasao etxe parean: Usurbilgo EHBildu, Fagor Automation.
• 14:36 1792. km, N634 errepidean, Aginagako Galardin: Aginagako eskola, Arrate jubilatu eta pentsiodunen elkartea.
• 14:41 1793. km, N634 errepidean, Aginagako sarreran: Aginagako jai batzordea, Bizimaña Herri Kooperatiba.