Diru kontuak Ogasunarekin argitzeko garaia heldu da. Iazko errenta tramitatzeko datak zehaztu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, aurtengo tramitaziorako aldaketen berri ematearekin batera. Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, gipuzkoarren %80ari eragingo dion "zerga sistemaren erreforma fiskala onartzen duen Foru Arauaren bidez 2025ean hartutako neurri nagusien aplikazioaren urtean, Foru Ogasuna IZFErekin elkarlanean aritu da bere programa eta aplikazio guztiak egokitu eta hainbat informazio tresna garatzeko, kanpainan gorabeherarik izan ez dadin" eta Ogasunaren buletagoetara joan beharrik izan gabe, "zergadunek beren aitorpena modu eroso eta erraz batean baieztatu edo aldatu ahal izatea, nahiago duten bidea erabiliz".
Izan ere, ""Aurten, kanpaina konplexuagoa da, PFEZean kenkari ugari sartu direlako lehen aldiz, adin desberdinetako zergadun askori mesede egingo dietenak, eta hortaz gure helburua ahalik eta erraztasun handienak ematea eta zerbitzurik eraginkorrena eskaintzea da ", jakinarazi du ogasunetako eta finantzetako foru diputatu Itziar Agirrek.
Horretarako, "Zergabidea programara deskargatu, aldaketak egin ("kenkari berriak sartzea", adibidez) eta, ondoren, aitorpena internet bidez aurkezteko bidea", ahal bezainbeste sinplifikatu dutela ohartarazi dute. Horrekin batera, "“autolikidazio proposamena onartzeko aukera posible guztiak jarri ditugu zergadunaren esku”, ogasunetako eta finantzetako foru diputatu Itziar Agirreren esanetan. Hiru aukera zehaztu dituzte autolikidazio proposamena online onartzeko; aldaketarik gabe onartzea, aldaketekin onartzea edota edozein kontzeptu aldatuta onartze IFZ eta proposamenaren kodearekin.
Errenta aitortzeko beharrezko argibideak jasotzeko bideo tutorial sortu prestatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Helbide honetan dituzue ikusgai eta entzungai: gipuzkoa.eus
Informazio gehiago jasotzeko beste bi esteka ere jarri dituzte zergadunen esku; batetik, erreforma fiskala aplikatzeko irizpideei buruzko xehetasunen galde-erantzunak eta bestea, gazteen errenta aitorpenean neurriei buruzko informazio gida.
Besteak beste, erreforma fiskalaren neurrien artean dira honako hauek: gipuzkoa.eus
Aldundikoen aurreikuspenen arabera, "guztira, 330.000 zergadun inguru mesedetuko dituzte arlo hauetako neurri berriek: etxebizitza, zainketak, gizarte aurreikuspena, kontziliazioa, trantsizio ekologikoa edo behar espezifikoak dituzten familia eta kolektiboentzako laguntza". Onartutako neurri fiskalek "105 milioi euroko eragina izango dute zergadunaren alde PFEZean”.
20.000 eurotik beherako lan etekinak jasotakoek ez dute errenta aitortu beharrik izango ezta 14.000-20.000 euro arteko "bi etekin edo gehiago" jasotzen dituztenek ere, gainerakoek bai.
2025eko errenta aitortzeko datak
-Martxoaren 30etik aurrera: proposamenak jaso eta ikusteko aukera webgunean.
-Apirilak 7-uztailak 2: proposamenak onartzea telefonoz, internet bidez edota "Errenta+" aplikazioaren bidez.
-Apirilak 7-uztailak 2: errentak telematikoki tramitatzeko epealdia.
-Apirilak 13-ekainak 8: errenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epealdia.
-Apirilak 14-uztailak 2: errentak modu mekanizatuan tramitatzeko epealdia.
Informazio gehiagorako: 943 113 000 / gipuzkoa.eus