Gipuzkoako Eskolarteko bertso txapelketako azkeneko kanporaketa Usurbilen jokatu da. 14-18 urte bitarteko sei gaztek hartu dute parte kanporaketa honetan eta Haritz Alkorta izan da garaile. Irabazleaz gain, Haritz Murua, Xanet Ormaetxea, Jare Bengoetxea, Leire Ormazabal eta Arkaitz Lasa.
Hauek izan dira sei bertsolariek bertso saioan egindako ariketak:
- Hasierako agurra (nahi den neurrian).
- 4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
- Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
- Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
- Bakarka: punturi erantzun bat eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
- Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Eskolarteko finala Azpeitian jokatuko da apirilaren 14an.