Jarraitzaileen artean ikusmina eragin eta gogotik txalotutako finalak jokatu ditu Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteak, ostiral honetan, martxoaren 27an, herri erdiguneko frontoian. Bi neurketa jokatu zituzten eskuz binaka.
Partida amaierakoak dituzue albiste honi atxikitako irudiok, sari banaketa unekoak hain zuzen. Hasteko, alebinen hirugarren mailako ekialdeko eskuz binakako finala jokatu zuten; batetik, Iturraldek eta Urangak eta, bestetik, Roteta-Iturralde-Zurutuza jokalariek osaturiko taldeak; bestela esanda, Pagazpe 1 eta Pagazpe 2 taldeek. Iturralde eta Uranga nagusitu ziren partida amaieran.
Segidan, infantilen 3. mailako Gipuzkoako finala jokatu zuten Harreguyk eta Ostolazak (Pagazpe 1) eta Barandiaranek eta Muruak (Pagazpe 3). Pagazpe 1 taldea izan zen garailea.
Amaieran, aipatu moduan, denek batera, lagunarteko talde argazkia atera zuten.