Martxoko azken larunbatarekin batera, plazara irten dira Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideak. Kantu-jiran abiatu dira, hein batean aterpean egin behar izan dutena, euriagatik.
Berezia zuten gaurko hitzordua. Izan ere, egunotan gure artetik igarotako 24. Korrikari eskaintzekoak ziren. Korrikaren bueltan izango garenez, gure taldeak ere bere ekarpena egingo du martxoko kantujira honetan, bereziki euskara bultzatzen dituzten kantak aukeratuz eta abestuz", zuten iragarria.
Horrez gain, ", gure kantu-zerrendan ere keinutxo bat egingo diegu Palestinari eta une hauetan gerra eta bortizkeria bidegabea pairatzen ari diren herriei", zuten aurreikusia.