Ezagutarazi dute egunotako sekreturik preziatuena; Euskal Herrian barrena, milaka eta milaka eskuetatik, tartean Usurbilen ere ibilitako 24. Korrikaren lekukoak ezkutuan zeraman mezu sekretua. AEK-ren euskararen aldeko lasterketa erraldoia igande eguerdi honetan, martxoaren 29an Bilbon helmugaratu berritan plazaratu dute, udaletxe atarian eginiko amaiera ekitaldian.
Ohi denez, Korrikaren azken metroetan jakin ahal izan da nor zen mezu horren egilea, egileak oraingoan, zazpi guztira, Euskal Herri osoko zazpi lurraldeetako gazte bana. Haiek izan dira lekukoa hartzen azkenak eta, baita, noski, elkarlanean sortutako mezua hunkidura handiz bertan ziren milaka euskal herritarren nahiz online zuzenean jarraitzen ari ziren beste hainbaten aurrean irakurri dutenak.
Segidan duzue osorik, mezu horrek dioena:
24.KORRIKAren mezuaren egileak
— AEK-KORRIKA (@AEK_eus) March 29, 2026
OIER IÑURRIETA, OIHANA ARANA, LEIRE CASAMAJOU, ELENE MENGYU LARRINAGA, BEÑAT JUSUE, AITZOL GIL DE SAN VICENTE eta XALBAT ALZUGARAI
Ezagutu zazpi gazte hauek: https://t.co/FmrC9WZTHo pic.twitter.com/ZEF0sX8pO5
